2014. urtetik hazten jarraitzen dugu eta gaur emaginak, fisioterapeuta obstetrikoa, perinatal psikologoa, nutrizionista, osteopata eta sexologoa aurkituko dituzu gure artean.

Clara Rosas​

Emagina eta osteopata

· Erizaina 2009. urtetik
· Emagina 2012. urtetik
· Osteopata 2017. urtetik
· Magaleko sortzailea

Bartzelonako Unibertsitatean Erizaintza ikasi nuen, ondoren EIRa egin nuen Donostian. Etxeko erditzeekiko interes handia nuen eta eskarmentua hartzen hasi nintzen. Emagintza amaitu ondoren, Atención al parto a Casa kurtsoa egin nuen. Donostiako Ospitalean urte eta erdiz lan egin nuen, eta beste horrenbeste Tolosako anbulatorioan. 
 
Etxeko erditzeetarako taldea osatzeko zailtasun gehien ikusten nituen momentuan, Josune ezagutu nuen. Erditzea ulertzeko ikuspuntuak eta lan-metodologiak batzen gintuen, eta elkarrekin ongi moldatzen ginela ikusita, proiektu berriari ekin genion: Magale.
 
Egun, osteopatia zerbitzuak eskaintzen ditut Magale Etxean.

Josune Ibargoyen

Emagina eta edoskitzean aditua

· Erizaina 2009. urtetik
· Emagina 2012. urtetik
· Magaleko sortzailea  

Donostiako EHUan Erizaintza ikasi ondoren, Emagintza Ingalaterrako Bedforshire Unibertsitatean egin nuen bi urtez. Emagin bezala lan egiten hasi nintzen Croydon ospitalean. Ingalaterran, etxeko erditzeak osasun publikoaren barruan daude, beraz, instituziotik nire pasioan lan egiteko aukera izan nuen.  Egoera honen beste alde ona, aukera hau oso nomalizatua dela da.  Emakumeen nahiak errespetatzen eta babesten dira, aurreiritzirik gabe.

Etxeko erditzeetan sortzen den giro magikotaz maitemindu nintzen, eta geroztik arlo honetan egin dut lan, emakumeen erritmoak errepetatuz eta babestuz.  Zuen ahalduntzeari laguntzen.

Edoskitzean espezilizatua nago. Emakume askok titia eman nahi dute baina sortzen diren zaitasunak eta babesa falta prozesu hau konplikatzen dute. Mina, grietak, mastitisak eta hainbat arazoekin laguntza behar izanez gero, edoskitze kontsulta daukagu Magale etxea.

Maria Garabieta

Emagina

· Erizaina 2016. urtetik
· Emagina 2018. urtetik
· Hilerokoaren aholkulari 2019. urtetik

Naturarekin harremanetan egon naiz bizitza osoan zehar gure familiako bizi estiloa dela eta. Agian, horregatik jakin izan dut emagina izan nahi nuela eta erditzeekiko ikuspuntu zehatz bat izan dut bihotzean betidanik.
 
2016.urtean, erizaintzako ikasketak burutu ondoren, esperientzia aberasgarri baten bila Budapestera abiatu nintzen Emagintzan murgiltzeko. Hango ospitaleetan bi urtez egonda, etxeko erditzeei buruz nuen ideia, praktika erreala bihurtu nahi izan nuen. 2018an, Magalerekin harremanetan jarri nintzen eurengandik ikasi ahal izateko. Bertan izan dudan formakuntza horren bitartean, Perura bidaiatu dut Andeetako emagin eta emakumeen medikuntza tradizionalaz bustitzeko eta herri baten jakinduriaz ikasteko.
 
Orain, 2019ko urtarriletik aurrera Magale Etxean aurkituko nauzue.

Bakartxo Ormazabal

Emagina

· Erizaina 2013. urtetik
· Emagina 2018. urtetik
· Terapia Neurala Masterra 2020-2022

Betidanik emagina izan nahi nuela jakinda, Vic-era (Bartzelonara) joan nintzen erizaintza ikastera. Bi urtez erizain bezala aritu ondoren, EIRa prestatu eta Donostian emagintza ikasteko erabakia hartu nuen. Ordutik aurrera, bertako ospitalean aritu naiz lanean.

2018-2019. urtean, etxeko erditzeak artatzeko ikastaroa burutu nuen Bartzelonan. Bertan, etxeko erditzeen munduan murgiltzeko aukera izan nuen esperientzia handiko emagin bati esker (baita euren etxeko ateak ireki zizkidaten familiei esker ere). Emagin honek bere ezagutzak nirekin partekatzeaz gain, erditzean eta emakumeok dugun boterean konfidantza osoa izaten lagundu zidan.

Magaleko parte izateak, emagin bezala esparru ezberdinetan murgiltzeko aukera eman dit. Etxean erditzeko erabakia hartu duten familiei laguntzeko ez ezik, emakumeen bizi prozesu ezberdinetan bidelagun izateko aukera luzatu dit.

Laura Fuertes

Emagina

· Erizaina 2016. urtetik
· Emagina 2020. urtetik

Granadako Unibertsitatean Erizaintza ikasi nuen. BAEE gin ondoren, emagin formakuntza egin nuen Melillako Ospitalean. Hau bukatzean, nire ibilbidea Donostiako Ospitalean jarraitzea erabaki nuen.

Leku horietan lan egiteko modu desberdinek, emakumeak erabakiak hartzeko duten ahalmenaren garrantzia berretsi didate. Beraien funtsezko etapetan: bai sexualan, bai ugalketan.

Emagin gisa garatzen jarraitzeko desioak Magalera ekarri nau. Hemen egunero hazten jarraitzen dut nire lankideekin esperientziak partekatzen. Familiei laguntzea asko pozten nau, hauek informatuz, errespetatuz eta ahaldunduz.

Beatriz Oiarzabal

Psikologa perinatala

· Psikologa 1999. urtetik

Duela 20 urte baino gehiago graduatu nintzen eta ordutik nire lanbidea eta nire prestakuntza haurtzaroarekin eta familiarekin lotuta daude. Perinatal Psikologia haurdunaldiaren aurretik gurasoen lehen etapetara arte eskaintzen den laguntzan oinarritzen da. Helburu nagusia familiaren ongizate emozionala da.
 
Ezegonkortasun eta zaurgarritasun une horietan nire laguntza eskaintzen dut. Behar ezberdinak sor daitezke: haurra eta ama lotzeko zailtasunak, heriotza eta jaiotzetiko minak, jaiotza zailak edo traumatikoak… bikoteari baliabideak eskaintzea da helburua, bakoitzak dituen beharren arabera.

Joana Telletxea

Fisioterapeuta obstetriko-ginekologa

· Fisioterapeuta Uroginekologikoa 2007. urtetik

Giza gorputzari buruzko jakin-minak, mugimenduak eta jendearekin harremanetan lan egiteko aukerak Bartzelonan fisioterapia ikastera eraman ninduten. 2007an Fisioterapia Uroginekologikoa ikasketak hasi nituen. 
 
Nire prestakuntza osatzen jarraitzen dut arlo honetan izen handiko profesionalek emandako ikastaro, mintegi eta kongresu ezberdinekin. Garrantzi berezia eman diot azken aurrerapenak ezagutzeari nire laneko metodoetan txertatzeko: Peripartum, Fisiosexologia, Gimnasia abdominal hipopresiboa, Fitness birprozesu biguna, Erditze eta jaiotze metodoaren espezializatua naiz.
 
Urte hauetan klinika pribatuan eta Osakidetzan jardun naiz, erreabilitazio unitate ezberdinetan zoru pelbikoko unitateetan ebaluazioak, kontsultak eta erreabilitazio tratamenduak egiten.

Iban Izagirre

Fisioterapeuta eta osteopata

· Fisioterapeuta 2004. urtetik
· Osteopata 2009. urtetik

Fisioterapia ikasi nuen Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean eta ikasketa hauek amaitu bezain laister, Osteopatia, Nazioarteko Osteopatia Eskolan.

Ordutik, nire pazienteen minen jatorria eta sendabidea bilatzen lagunduko didan formakuntzan dihardut, perspektiba global eta oso batetik.

Besteak beste, Nazioarteko Osteopatia Eskolako Osteopatía y embarazo eta Osteopatía y post partum Graduondoak, eta Sutherland Cranial College of Osteopathy eskolako moduluak burutu ditut.

Asko maite dut nire lanbidea.

Lídia Galarza

Idazkaria

· Administrari laguntzailea 2000-2004
· Hegaldi zerbitzari 2004-2022

Bezero arretan urte asko lan egin ondoren, amatasunak erabaki du hegoak utzi behar ditudala lur sendoa zapaltzeko eta Magale taldeko kide izateko.

Intentsitate haundiko bi haurdunaldi eta erditze ondoren, poz-pozik lagunduko dizut eta prozesu eder eta garrantzitsu honetan behar duzun informazioa emango dizut.