“Bapatean, tsunami batek lau hanketan jartzera bultzatu ninduen. Orduan, oihu, negar, koxka egiten hasi nintzen.”

39. astean haurdunaldiari itxiera eman behar niola sentitzen hasi nintzen. Horretarako, niretzako denbora gehiago hartzen eta meditatzen hasi nintzen. Miruri ongi etorria emateko prestatzen hasi nintzen. Arratsaldero yoga eta meditazioa egiten genuen eta erditzea hasi baino bi egun lehenago Alaitzei meditazioa gidatzeko eskatu nion. Berak haurdunaldiko hilabete guztien errepasoa egin zidan, momentu bakoitza eskertuz eta ixten lagunduz. Negarraldi sakon eta potente baten ostean, prest sentitu nintzen aurreko 9 hilabeteei agur esan eta Miruri ongi etorri esateko.

Egun hauetan ere, etxea Zuhaitzekin batera prestatutako esaldi eta kantekin apaindu genuen eta Miruri animoak emateko abestitxo bat asmatu genuen.

Lan guzti hau egin eta bi egunetara, lehenengo sintomak hasi ziren, goizean ogi bila joan nintzenean kuleroak apur bat busti nituela heldu nintzen etxera, egunak aurrera egin ahala bustitzen jarraitzen nuen. Pentsatu genuen ur boltsak fisuraren bat zuela. Gau horretan bertan kontrakzio txikiak izaten hasi nintzen. Goizeko hirurak aldera, altxatzea erabaki genuen, kontrakzioak ordu erdiro izaten hasi ziren eta ezin nuen lorik egin. Gauean zehar, bost, sei, hamar, zazpi… minuturo etortzen ziren kontrakzio motzak. Goizean, elurrarekin batera kontrakzioak luzatzen hasi ziren, baina oraindik ere irregularrak izaten jarraitzen zuten.

“Ta behera behera, Miru jeitsi behera… ta behera behera, gurekin batera” abesten genion txikiari, animoak ematen genizkion eta azaltzen genion txirristatik jeisteko lasai guk besarkatuko genuela jaiotzerakoan.

Iluntzean intentsoagoak bilakatu ziren kontrakzioak, baña ez ziren erregulatzen. Gau erdi inguruan Alaitzek, Josuneri deitu zion etortzeko eskatuz (aurretik denbora luzez kontaktuan watsapez egon ondoren). Kontrakzioak oso luzeak ziren eta ni kontrakzioitik kontrakziora minutu gutxi baziren ere, lo geratzen nintzen sofan. Eskerrak Alaitz nirekin zegoen, pazientzia haundiakin infusioak eta porridgea ematen zizkidan ahora eta nire alboan zegoen bere urduritasuna alde batera uzten.

Ordu biak hogei gutxitan, Josune eta Clara gure etxera iritsi ziren. Ederra eta lasaigarria izan zen beraien presentzia. Coronavirusaren ondorioz, bilerak “skype” bidez egin behar izan genituen eta sekulako poza eman zigun azkenean aurrez aurre gurekin egotea. Hasieratik lasai sentitu ginen beraiekin, goxo goxo tratatu ninduten. Heldu, eta Miru nola zegoen konprobatu zuten. Gure txikia lasai lasai eta primeran kolokauta zegoen. Handik gutxira tripan olio esentzialak bota zizkidaten kontrakzioak gehiago intensifikatu eta erregulatzeko. Hemen bai etorri ziren olatu izugarriak!!! Holako batean komunera joan eta boltsa pixa egitearekin batera hautsi zen. Hemendik aurrera ez zen etenik egon, Josunek eta Clarak postura batzuk proposatu zizkidaten. Olatu hauetan ere kontrakzioa jasan ahal izateko Alaitzen presentzia eta euskarria behar nuen. Hemen biluzteko beharra sentitu nuen eta nire alde basatia atera zen. Bapatean, tsunami batek lau hanketan jartzera bultzatu ninduen. Orduan, oihu, negar, koxka egiten hasi nintzen. Baginan sekulako erre sentzazioa nabaritu nuenean, sentitzen nuen minaren beldur banintzen ere, nire barruko animalia atera nuen eta hemen bai sentitu nuen Miru bazetorrela eta bere indarra eta nirea batuz, minutu gutxi batzuetan gure besoetan genuen.

Oso eskertuta gaude gure lagunak diren Itsaso eta Krisek amets hau egi bihurtzeko laguntza eman digutelako. Beraiek gabe esperientzia zoragarri hau ez zelako posible izango. Eskerrik asko ere Clara eta Josuneri holako errespetuzko erditze ahaztezin, intimo eta ederrean laguntza emateagatik. Eta eskerrik asko bizitzari!!!

Leave A Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude