Deskribapena

AmaBlai erditze aurreko prestakuntza uretan egin ahal izateko zerbitzua da eta emagin profesionalek eskaintzen dute.
Egungo ikerketek behin eta berriz frogatu dute haurdunaldian zehar neurriz egindako ariketa fisikoak dituen onurak. Hau honela izanik, AmaBlairekin haurdunaldian zehar ariketa fisikoa egiteko aukera eta era berean urak eskaintzen duen grabitate eza uztartzen ditugu. Ura tresna gisa erabilita, gorputza modu eraginkor eta arin batean lantzeko aukera eskaintzen dugu, lesioak jasateko arrisku baxuagoarekin.
IkastaroanĀ Ā saio bakoitzak 60 minutuko iraupenaĀ du eta astean behin eskainiko da. Saio hauetan indarra, malgutasuna, arnasketa gaitasuna eta bihotz gaitasuna lantzen dira.
Ikastaroan lortzen diren onurak ondorengoak dira:
- Erditze normal bat izateko aukerakĀ areagotzen dira eta zesarea arriskua gutxitzen da.
- Ama eta haurrarenĀ arteko loturaĀ errazten du.
- Haurdunaldian zeharĀ arazoak izateko arriskua gutxitzen da; haurdunaldiko diabetesa esate baterako.
- Haurdunaldian zehar ohikoak diren min edo eragozpenak baretzen laguntzen du; esate baterako ziatikako edo bizkar aldeko minak.
- Endorfina gehiagoĀ jariatzen dira eta norbere ongizatea eta baita haurrarena ere areagotzen dira.
- Haurraren garunarenĀ garapenaĀ errazten du.
- Haurdunaldian zehar sortutakoĀ zalantzak, bai haurdunaldiari buruzkoak eta baita erditzeari buruzkoak ere, argituko dira saioetan zehar.
Noiz hasi?
HaurdunaldikoĀ 12.astetik aurreraĀ eta 5 edo 10 saioko multzoa haurdun dagoen emakumeak nahi bestetan errepikatzeko aukera du.
Zerbitzuren barneĀ zoru pelbikoren balorazioaĀ erdiondoan badago La Perlan bertan.
Ordutegia:
Ostegunetan 9:30-10:30
Ostegunetan 10:30-11:30
Ostegunetan 12:30-13:30
Ā
Izen ematea:
La Perla:
943 45 88 56
saludybelleza@la-perla.net
Ā
Zure zain gaude La Perla, Donostian (Gipuzkoa).