Haurdunaldia zurekin
700€
Agortuta
Deskribapena
- Haurdunaldian, bi bisita egingo ditugu, online edo presentzialki, Magale Etxean, zuek aukeratzen duzuen arabera; elkar ezagutzeko eta behar duzuena landu ahal izateko.
- Whatsapp talde bat sortuko dugu 30. astetik 37. astera arte. Bertan, zuen zalantzak, kezkak eta beharrak jakinarazi eta argituko dizkizuegu astelehenetik ostiralera, eta asteburuan zehar edozein urgentzia duzuela ere guri idaztea posible duzue.
Zerbitzu esklusiboa denez, artatu ahal ditugun emakumeen kopurua mugatua da. Beraz, zerbitzu hau kontratatu nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri.
Familia guztiek dute arreta hau jasotzeko eskubidea bai haurdunaldian, bai erditze aurrean eta baita erditu ostean ere, eta guri ilusio handia egiten digu momentu hauetan presente egoteak.
*Bizilekua Magale Etxetik edo Deriotik 15 km baino gehiagora badago, aparteko kilometrajea kobratuko da familiaren etxera egindako bidaia bakoitzean.
*PAP/AmaBlai familiak: 640 €