Yoga haurdunaldian

Back To Shop

Yoga haurdunaldian

60

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Interesa baduzu, mezu bat bidali edo deitu zure klasea hartzeko.

Agortuta

Deskribapena

Yogaren filosofia eta zientziak hainbat tresna oparitzen dizkigu bizitza osoago, orekatuago, harmoniatsuago eta konszienteago bat bizi ahal izateko.

Haurdunaldia garai ederra da pausatu, begiratu eta ezagutzeko bai gure gorputzak, baita gure gorputzetan gordeta dugun guztia. Ondoren, hau guztiarekin, lan egin eta Yogak ematen dizkigun tresnak praktikan ipintzeko.

Oinarri filosofikoetatik hasi eta asana edo pranayamaren praktikak esperientzia oso aberasgarriak bizitzera bultzatzen gaituzte, beti ere osasun integral bateruntz norantza ipinita, zeinak lagunduko diguten haurdunaldi edota erditzea modu ederrago batean igarotzen.

Nor da irakaslea?
Goiatz Lazkano Zubizarreta naiz, 1992ko abuztuaren 5ean jaioa. Betidanik interesatu izan naiz giza gorputzaz eta honen funtzionamenduaz, bai fisikoki, psikikoki zein energetikoki. Osasuna plano guzti hauetan landu beharreko gaia dela irmoki sinisten dut.

Ikasketa ezberdinak egin ondoren osasu zientzietan, terapia mota ezberdinetan, hezkuntza munduan, masaje eta osteopatian, yogan topatu dut aurretik aipatu ditudan plano hauen uztartze eta lanketa modu aktiboan egiteko aukera. Yoga praktikan 18 urterekin hasi nintzen, etenalditxo bat tarteko, gaur arte praktikatzen jarraitzen dut. 2019an hasi nintzen saioak gidatzen eta jendea praktikan akonpainatzen. Yogaren bidean gauden guztion modura, ikasten jarraitzen dut.

Ordutegia:
Ostiraletan 11:00-12:15