«Indartsu sentitzen nintzen, eta oso pozik. Oso emozionantea da horrelako erditze bat bizitzea. Gogoratzearekin bakarrik emozionatzen zaren erditze bat izan zen hau ere»

Izarren erditzea
Magaleko nexkekin izandako bigarren erditzea izan da hau. Lehenengo erditzea ordurarte bizitako esperientziarik zoragarriena izan zen baina oraingoan beldur batzuk nitun. “Anaia erditzean egonda erditzea eteten bada?”, “atzeratu eta induzitu behar badidate?”
Lehenengo semea 38.astean jaio zenez konbentzitua nengon Izar ere aurreratuko zela, baina ez… egunak pasa ziren, kontrakzioren bat edo beste ere edukitzen nuen mugimenduan nengoenean, baina ezer ez. Urduri jartzen hasia nengoen, atzeratuko zela pentsatuz. Abenduak 17an (40+1), jatetxe batean bazkaltzen ari ginela noizbehinka kontrakzio batzuk etortzen zitzaizkidan, olatutxoak, orain arte edukitakoekin zerikusirik etzuten, baina eserita nengoela pixka bat mugitzearekin ondo nengoen oraindik. Bada ezpada ere kontatzen hasi nitzan ea zenbatero etortzen zitzaizkiten olatuak. Guztiz irregularrak ziren, 16-12minuturo, baina pentsatzen hasia nengoen erditzea martxan jartzear zegoela.Bazkaldu eta gero, etxera bidean, bikotea eta semea aurreratu egin ziren, etxean erditzerako fularra zintzilikatzeko gauzak erostera joan baitziren. Oinez, etxeruntz, bakarrik, bapatean Izar bazetorrela zirudien, orain bai! 15:45ak aldera ziren eta gelditu egin behar izan nitzan pelbia lasai mugitzeko, Izarrekin batera mugitu, lasaituz, arnastuz.
Enun ilusionatu nahi erditzea martxan zegoela pentsatuz, hortaz, emaginei oraindik enien ezer esan, baina etxeratzean ez nintzen deskantsatzeko gai, urduri eta gogotsu nengoen. Pertsianak jetsi, argiak itzali, kandelak piztu, gustoko musika jarri eta labanda eta mandarina usai goxoa jarri nuen etxetik. Kontrakzioak kontatzen hasi nitzen ere, 10-7-11…minuturo. 16:30tan magaleko nexkei idatzi nien esanez kontrakzioekin nengoela baina ez nekiela erditzea martxan zeogoen edo ez. Josunek eskailerak igo eta jeisteko gomendatu zidan. Eskaileretan azkarrago etortzen zen hurrengo kontrakzioa. Odei eta Unax erosketak egiten jarraitzen zuten eta oraindik enien etortzeko esan, ez nuelako nahi oso neketsu eta luzea izatea Unaxentzat. Sala eta komunetik zehar bueltaka nenbilen, yogako posturak eginez, baloiaren gañea eserita eta lau hanketan baloiaren gañean botata, kontrakzioak etortzean ni ere Izarrekin batera mugitzeko, lasai arnasten saiatuz. 17:45tan 4-5minuturo nitun kontrakzioak, baina bapatean kontrakzio batzuekin ezin nuen postura egokia topatu, mingarriagoak izaten hasi ziren eta dutxan sartzea erabaki nuen, intentsoago zen dena. Ur beroarekin gustora nengoen, zutik pelbiaren asimetria bilatzen nuen kontrakzio bakoitzean, Izarri bidean laguntzeko. Josune pendiente neukan, ea zer moduz nengoen, kontrakziok zenbatero neuzkan galdetuz eta ea zenbat irauten zuten, geroz eta luze eta basatiagoak zirelako. Hori da hitza: basatia. Arnasketan kontzentratzen saiatzen nintzen une oro, min hori nere gorputzak sortzen zuela pentsatuz eta Izarrekin batera lanean nengoela.
18:10 aldera Odeiri abixatu nion etxera etortzeko. 18:40tan 3-4minuturo kontrakzioak nitun, hauek oso kañeroak ziren, deseroso nengoen postura guztitan, baina Josunek esaten zidan hori ona zela eta saiatzeko yogako posturak egiten. Sentitzen nituen kontrakzioak Izar ikusteko gutxiago falta zela esan nahi zutenez lasaitu egin nintzen. Min hori nere gorputzak sortzen baitzuen ezin zen zerbait txarra izan. Eta lasai arnasten jarraitu nuen…
18:45ak aldera Odei eta Unax iritsi ziren etxera. Kontrakzio batean, salan lau hanketan eta pelotaren gainean botata nengoela semeak laztandu nindun, eta uste nuena baino gehiago eskertu nuen laztan hura. Odei, bitrtean, biga batetik fularra zintzilikatzen hasi zen, kontrakzioak nituenean hortik zintzilikatzeko. Oraindik ez genenien erabiltzeko i aukerarik ez genula izango. Besarkada haundi bat eman nion, kontrakzioak oso potenteak zirela esanez, agian Izar ikusteko uste genuena baino gutxiago falta zela, urduri baño ilusio haundiz eta gogotsu ginen.
19:00ak aldera konturatu nitzen batzutan ezin nuela nere gorputza kontrolatu, dena oso azkar jungo balitz bezela eta Josunek telefonoz deitu zidan 19:10tan, oraindik ez nielako etortzeko esan. Pelotaren gainean, hizketan nengoela kontrakzio bat etorri zitzaidan, Josunek hitz goxoak zitun niretzat eta nik minutu oso bat ixilik eta arnasten pasa nuen kontrakzioa pasa arte, lasai arnastuz. Esan zidan etorriko zela eta bitartean dutxan sartu nintzen. Orain bai kontrakzioak guztiz intentsoak, basatiak, zirela. Oso jarraian, bata bestearen atzetik, olatuak joan etorrian zebiltzan etengabe. Ordura arte ia denbora guztia zutik pasa nuen. 
20:00ak baino zertxobait lehenago iritsi zen Josune etxera, eta orduan kriston kontrakzioa etorri zitzaidan, bañeran zutik nengoela makurtu behar izan nintzan eta lau hanketan jarri, kontrakzioa pasatakoan enekien ze posturatan jarri, deseroso nengoen eta “kuklilletan” jarri nintzen, hurrengo kontrakzioa oso jarraian izan zen eta karraxi bat atera zitzaiten orduan, horrekin batera poltsa hautsi zen momentu hortan bertan eta Josunek galdetu zidan ea urak nolakoak ziren ta garbiak zirela erantzun nion. Galdetu zidan ea komunean sartzea nahi nuen, iritsi berri baitzegoen. Ni nere munduan nengoen, kontzentratuta, baina oso oso intentsoak ziren kontrakzioak eta oso jarraian, hortaz sartzeko esan nion, etortzeko neregana, gogoa eta beharra nuen Josunerekin egoteko. Zutik jarri nintzen pixkanaka eta asko lasaitu nintzen bera ikustean. Bultzatzeko gogoekin hasi nintzen baina uste nuen oraindik ordutxo batzuk falta zirela Izar jaiotzeko, eta horrela orduak pasatzea zaila ikusten nuela esan nion, baina bapatean esan zidan “afaltzera iritsiko zera, lasai”, ta parrez hasi ginen! Enun sinisten Izar jaiotzear zegoela. Unax, semea, afaltzen ari zen eta Odei, bitartean, salan tokia egiten pistina montatzeko, baina Josunek esan zion ez zuela denborarik ematen, izarak eta enpapadoreak jartzeko salara gindoazelako.Orduan, dutxan nengoenez, galdetu zidan ea ateratzerik banuen eta baietz erantzuten nion baino ez nintzen gai ateratzeko. Kontrakzio bat bestearen atzetik zetorren, barru barrutik ateratzen zitzaizkiten karraxiak momentu hortan, karraxi basatiak, eta Josunek Odeiri deitu zion azkar etortzeko komunera. 
Bañera barruan nengoela, zutik, Josunek esan zion nere atzean jartzeko eskuak Izar hartzeko jaiotzerakoan. Banekien kontrakzio hoiek oso potenteak zirela baino enuen uste horren azkar jaioko zenik, eta hortxe nengoen, ezin aguantatu bultza egiteko gogoak. Izar sentitzen ari nintzen. Kontrakzioarekin eta karraxiarekin batera bere burua ikutu nuen, hor zetorren Izar! Kontrakzioa amaitzean Josunek lasai esaten zidan indarrik ez egiteko eta saiatzeko eusten, baino kriston beharra nuen bultzatzeko. 
Eta 20:18 zirela, hurrengo kontrakzioan bultzatzeko neuzkan gogo guzti hoiekin gure txikia Odeien eskutan zegoen, eta jarraian neri pasa zidan. Ze sentsazioa hori! Odeiek Unax ekarri zuen komunera, kriston momentua izan zen. Eta pixkanaka salara joan ginen, lasai etzatera eta plazentaren egozpenerako. Orduan iritsi zen Maria, Izar jaio zela esan genion parrez!Denok geundela, salan etzanda, asko lagundu zidaten neskek berriz ere edoskitzearekin hasteko. Hortxe zegoen Unax, izozki batekin Izar eta neri begira.Geroxeago, plazentaren egozpena oso ondo jun zan, eta zilbor estea Odei eta Unaxen artean moztu zuten. Berriz ere esperientzia hori bizitzea munduko gauzarik hoberena izan zen. Indartsu sentitzen nintzen, eta oso pozik. Oso emozionantea da horrelako erditze bat bizitzea. Gogoratzearekin bakarrik emozionatzen zaren erditze bat izan zen hau ere. Bigarren erditze hau ere mundiala izan da, zuei esker nexkak💜mila esker! Baita Odei ta Unaxi ere, erditze zoragarri hau biziarazteagatik. Eta milesker zuri, Izar, ni aukeratzeagatik eta erditze marabilloso horrengatik. 

Leave A Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *