Masaje perineala

Back To Shop

Masaje perineala

30

Erditzera joango diren emakumeen kezka handienetako bat perineoko lesioa izatea da. Urradura edo episiotomia bat izatea perineoan. Horregatik, etortzen dira gure kontsultara, masaje perinealaren bitartez hau gerta ez dadin.

Deskribapena

Hau ez da guztiz egia. Masaje mota honek episiotomia sahiestu dezakeela uste da. Baina episiotomia eragozten duen gauza bakarra, erditzean parte hartzen duen profesionalak hau ez egitea da. Episiotomia oso kasu zehatzetan erabili behar da, inoiz ez sistematikoki.

Urradura bat eragin dezaketen faktore asko daude. Hala nola, postura (sakroa blokeatuta dutenak batez ere), burua ateratzeko abiadura, zoru pelbikoaren disfuntzioak, bultzadak zuzenduak izatea, erditzea instrumentala izatea…
Masaje perinealak abantailak ditu, baina ez du ezer bermatzen. Jakina, ez egin nahi ez baduzu.
Bere onurak hauek dira:
  • Perineoaren elastikotasuna lantzen du.
  • Zure haurra jaiotzean sentituko dituzun presio eta erretze sentsazioak barneratzen lagutzen du.
  • Zure gorputzarekin berriro konektatzen lagunduko dizu.

Hau egiteko gogoa baduzu, aurrera. Ukitu zeure burua, kontu handiz eta maitasunez. Magale Etxean banakako saioak eskaintzen ditugu zoru pelbikoa ezagutu eta arakatzeko. Nola zaindu eta masaje perineala nola egin azaltzeko. Beraz, zeure burua edo zure bikotearekin pribatuan egin dezakezu. Momentu aproposa da zure baginarekin berriro konektatzeko. Bajina masajearen eta erditzearen egunaren zatirik interesgarriena da.

Noiz hasten da?
Momentu onena haurdunaldiko 32-34. astea da.