Terapia Neurala

Back To Shop

Terapia Neurala

65

Terapia neurala emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunerako lagungarria dela erakusten ari da, horrekin lotutako hainbat prozesu mingarri edo alterazio tratatzeko gai dena.

Deskribapena

Terapia neurala medikuntza integratibo mota bat da, pertsona bere osotasunean eta gure gorputza nerbio-sistemak erregulatutako engranaje gisa ulertzen duena, alderdi emozionalak zein organikoak konektatzen eta organo eta ehunen funtzioak kontrolatzen dituena.

Gure bizitzan zehar, narritadura puntuak ager daitezke nerbio sare horretan (orbainak, traumatismoak, ebakuntza kirurgikoak, infekzioak, estres emozionala…), nerbio-sistema begetatiboan eragin dezaketenak, sintoma ezberdinak emanez gorputzeko edozein lekutan. Hala nola, tentsioak, mina, hantura, sentikortasun-galera edo osasunaren beste alterazio batzuk.

Tratamendua, aldez aurretik Bizi Historiaren bidez identifikatutako narridura puntuetan anestesiko lokalen(prokaina/lidokaina) mikroinjekzioak dosi baxuetan egitean datza. Despolarizazio iraunkorrean geratu diren zelulak berriz polarizatu daitezen, beren funtzioa eta autoerregulazio-potentziala berreskuratzeko.

Terapia neurala emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunerako lagungarria dela erakusten ari da, horrekin lotutako hainbat prozesu mingarri edo alterazio tratatzeko gai dena. Adibidez:

  • Erditzearekin edo ebakuntza kirurgikoekin lotutako orbainak
  • Haurdunaldiko tentsioak eta minak
  • Jatorri desberdinetako dispareunia
  • Dismenorrea
  • Endometriosia
  • Zistitisa, kandidiasia edo beste inflamazio errepikakorrak
  • Pelbiseko mina
  • Mastitisa
  • Emakumeen osasunarekin lotutako beste prozesu batzuk
Salneurria:
Lehenengo konsulta 65€
Hurrengo konsultak 50€