Dilatazioa etxean
3.000€
Agortuta
Deskribapena
Erditze ahalik eta naturalena nahi baldin baduzu, baina etxean guztiz seguru sentitzen ez bazara edo etxean erditzeko arrisku faktoreren bat baldin baduzu, zerbitzu hau zuretzako egokiena da.
Egoera edozein izanda ere emakume guztiak erditzeko kapazak gara eta beharrezkoak ez diren interbentziorik edo biolentziarik gabeko erditze bat izateko eskubidea dugu. Badakigu, ordea, errealitatea ez dela horrelakoa eta horregatik sortu dugu zerbitzu hau:
Uneoro zaindua izateko; bai haurdunaldi, dilatazio eta pospartoan zuen etxean, zure eta zure txikiaren ongizatea bermatzen duen erreferentziazko emagin profesional batekin, zuen denborak errespetatzen dituena eta protokoloengandik aldendua.
Erditze momentua, txikiaren eta plazentaren jaiotza zehazki, ospitalean izango dira, baina haurdunaldi, erditze eta erdiondoa ahalik eta modu pozgarrienean bizitzeko beharrezkoak iruditzen zaizkigun aurretiko eta ondoreneko zainketa guztiak jasoko dituzue.
Erditzea momentu erabakigarri bat da, erditzen den emakumearengan eta jaiotzen den txikiarengan bizi-arrastoa uzten duen trantsizio bat. Baina, aldi berean, momentu horretara nola iristen garen, nolako segurtasun eta konfiantzarekin egiten dugun eta aurretik eta ondoren jasotzen ditugun zainketek eragin berdina daukate.
Izan ere hau da zerbitzu honen helburua: emakume batek erabakitako erditze lekua edozein izanda ere, aurretiko eta ondorengo zainketak merezi ditu.
Berdin dio erabakitako erditze lekua zein den, momentu horretara iristeko bizi-prozesu zaindu eta mimatu egin behar da. Horregatik zuen behar indibidualetara egokitzen den prozesu bat diseinatu dugu.
¿Zergatik dilatazio bat etxean?
Nahiz eta helburua txikia eta plazenta ospitalean erditzea izan, ebidentzia zientifikoak ondorengoa baieztatzen du: zenbat eta prozesuan beranduago ingresatu ospitalean, probabilitate txikiagoa izango dugu erditzean edo pospartoan konplikazioak eragin ditzaketen eta beharrezkoak ez diren interbentzioak jasotzeko.
Baina, badakigu batzuetan zaila izan daitekeela dilatazio prozesuan etxean egotea (kontrakzioekin edo poltsa puskatuarekin) profesional batek gure ongizatea bermatu gabe.
Gurekin erditzean egongo den pertsonarentzat ere zaila izandaiteke horrelako prozesu bat sostengatzea aurretik inoiz bizi ez baldin badu.
Horregatik, zerbitzu honetan Magaleko emaginetako bat zuekin egongo da zuen etxean erditzearen hasieratik ospitalera joatea erabakitzen duzuen arte.
Ondoren dilatazio prozesua nolakoa den azalduko dizuegu:
Hasteko, dilatazio prozesuan aurretik ezagutzen duzuen emagin bat egongo da zuen etxean
Gainera, erditzeko momentu konkretu batean, espulsibo fasea gertu dagoenean, ospitalera trasladoa egingo dugu bertan erditu dezazuen. Traslado hau posible izateko, ziurrenik erditzean zehar takto baginal bat edo batzuk egin behar izango ditugu trasladoa egiteko momentu egokiena zein den jakiteko.
Ospitalera abiatu baino lehen, ospitaleko profesionalekin koordinatuko gara, bagoazela jakinaratzeko. Gu zuekin joango gara urgentzia zerbitzuraino eta prozesuaren inguruko informazio guztia emango diegu prozesua nola joan den jakin dezaten.
Dilatazioa etxean egin ahal izateko faktore batzuk baloratuko ditugu zuekin batera: adibidez, haurdunaldiaren eboluzioa eta zuen etxearen lokalizazioa, izan ere ospitaletik distantzia zentzudun batera egon behar da etxea.
Horrez gain, prozesuan zehar aromateria eta erditze bainera bezalako tresnak ditugu, oso erabilgarriak mina hobeto eraman ahal izateko.
Etxean zu zara protagonista eta gu zuen gonbidatuak, horregatik familia bakoitzaren behar indibidueletara egokitzen gara.
Guk ez daukagu denbora protokolorik. Badakigu erditzea ez dela prozesu lineal eta neurgarri bat, beraz zainketak eman ahal izateko globalitatean fijatzen gara.
Nolakoa da erditzearen aurretiko eta ondorengo prozesua?
Lehenik eta behin, etxeko dilatazio bat izan nahi duzuela argi abldin baduzue, lehenbailehen gurekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizuegu erditze dataren erreserbarako, nahiz eta bixitak 22-24 aste inguruan hasten diren.
Dilatazio zerbitzuak ondorengoa hartzen du barne:
- Erditze aurreko eta ondorengo zerbitzuak:
- Haurdunaldian zehar 6 bixita egingo ditugu (1h 15m) 3-4 astero izaten direnak. Hauetan, zuen behar, beldur, zalantzetan sakonduko dugu, hospitaleko erditze plan bat egingo dugu eta erabakietan lagunduko zaituztegu.
- Erdiondoan 2 bixita egingo ditugu zuen etxean eta ospitaletik noiz ateratzen zaretenaren arabera egingo dira.
- Erditzean zeharreko zerbitzuak:
- Emagin baten lokalizazioa 37. astetik 42. astera, eguneko 24 orduetan zehar.
- WhatsApp talde bat sortuko dugu 37. astetik aurrera erdiondoko 15. egunerarte, etapa horretan sortzen diren zalantzak argitzeko.
- Dilatazioaren hartatzea suertatzen denean eta irauten duen ordu guztietan zehar.
Zerbitzu osoaren prezioa 3000€ko dira + *kilometrajea, zatika ordaintzen direnak:
Ordainketak lautan banatzen dira:
- Lehenengo ordainketa erditze dataren erreserbarako gurekin kontaktuan jartzen zaretenean egiten da: 500€. Hemen erreserba data eta lehenengo bilera barne daude eta kopuru hau arrazoi justifikatuengatik itzuliko da. Lehenengo bixitan elkar ezagutuko gara eta honen ondoren prozesuarekin jarraitu nahi duzuen ala ez erabakitzen duzue.
- Prozesuarekin jarraitu nahi baduzue, erditze dataren konfirmazioa eta ondorengo bixitak ordaintzen dira: 1000 €. Hemen erditze aurreko eta erditze osteko zerbitzuak barne daude.
- 37. astean, azken ordainketa egiten da: 1500 €. Hemen emaginen lokalizazioa hasiko da eta hurrengo bost asteetan zehar bi emagin izango dituzue 24 orduz zuen prozesuan lagun izateko, baita pospartorako.
*Lehen 4 bisitak Donostiako (Gipuzkoa) Magale Etxean egingo dira, eta gainontzeko zerbitzuak familien etxeetan eskainiko dira. Etxebizitza Magale Etxetik edo Deriotik (Bizkaia) 15 km baino gehiagora badago, kilometrajea aparte kobratuko da.