HAURDUNALDIAN BIDELAGUN
Emozioz eta zalantzaz beteriko lehenengo etapa garrantzitsu honetan sostengatuko zaitugu. Haurdunaldia modu hoberenean bizi ahal izateko laguntza mota ezberdinak eskeintzen ditugu.
Prozesuarekiko ikuspegi integrala duten emaginez osaturiko talde bat harudunaldian bidelagun izatearen garrantzia
Haurdunaldia etapa erabakigarri bat da emakumearenbizitzan eta informazioa eta sostengu egoki bat ez baldin badago, denbora gutxian zalantza eta ezjakintasuna sortu dezaketen aldaketa handiak ematen dira, bai fisikoak eta bai emozionalak. Haurdunaldian zehar hurbileko emagin talde espezializatu bat ondoan izateak, segurtasuna, informazioa eta sostengua ematen du haurdunaldi, erditze eta erdiondoko prozesuetan. Emagin taldearen rolak ongizate emozionala eta amatasunerako prestakuntza integrala bilatzen ditu. Zainketak amaren eta txikiaren osasun fisikoaz baino haratago doaz, egotekotan, bikote edo laguntzailea ere kontuan hartuz.
Magale Etxeak eskeintzen duen laguntza integralak, emakume haurdunei eta bikoteei behar dituzten zainketa ahalik eta indibidualizatuenak jasotzea baimentzen die: zalantzak argituz, beldurrak identifikatuz eta ematen diren aldaketak ahalik eta hoberen ntegratzeko tresnak irabaziz. Erditzerako, edoskitzerako eta erdiondorenerako prestakuntzak oinarrizkoak dira eta laguntza egokiarekin satisfakzio , lasaitasun eta konfiantza handiagoarekin transitatu daitezke.
Magale Etxeko taldean, emagin, fisioterapeuta, psikologa perinatal eta osteopata espezializatuak ditugu, honek atentzio oso eta multidisziplinarra bermatzen duelarik.
Hauek dira gure haurdunaldiko laguntza zerbitzuak:
Asteroko erditze aurreko prestakuntza: Programa hau ama eta bere laguntzailea txikiaren jaiotzarako batera prestatzeko diseinatuta dago. 10 sesioetan haurdunaldia, erditzea, erdiondoa eta edoskitzea modu hoberenean transitatzeko beharrezkoa den informazio guztia jasotzen da eta emagin, fisioterapeuta eta psikologa perinatalaren zainketez disfrutatzen den.
Erditzerako prestakuntza trinkoa: Aurrekoaren antzekoa baina, formato intentsibo batean, denbora limitazio gehiago dituzten bikoteentzat pentsatua. Erditzearen alderdi fisiko eta emozionalak lantzen dira gure emaginetako baten eskutik, jaiotza momentuz konfiantzaz bizitzeko tresna praktikoak eskeiniz.
HaurdunFit: Haurdunentzat egokitutako ariketa fisikoko programa, mugikortasuna, indarra eta malgutasuna hobetzeko. Erditzerako gorputzaren prestakuntzan eta baita haurdunaldiko molestia ohikoak saihesten laguntzen du. Gure fisioterapeuta obstetrikoaren eskutik.
AmaBlai La Perlan (Donostian): leku paregabean, haudunentzako erlajazioa eta ongizate espazioa sortzen dugu, non masaje eta flotazioa teknikak itsasoko urarekin konbinatzen ditugun tentsioak baretzeko, zirkulazioa hobetzeko eta ama-txikiaren arteko konexioa bermatzeko.
AmaPrest: Haurdunaldiko azken hiruhilabeteko kontsulta, non modu guztiz indibidualizatuan beharrezkoak diren zainketak eskeintzen diren, txikiaren postura esploratuz eta modu egokienean posizionatzeko tresnak ematen diren, aldi berean zalantza guztiak argituz.
Emaginarekin kontsulta: Zerbitzu indibidualizatua non haurdunek edozein motako kontsultak egin ditzaketen, haurdunaldiari buruz, zalantzak argitzeko eta gai zabalen inguruan orientazioa jasotzeko: elikadura, ariketa fisikoa, erditze plana, edoskitzea, erditzerako prestakuntza, bikien haurdunaldiak …
Psikologia perinataleko kontsulta: Laguntza emozionaleko espazioa non emakumeek haurdunaldi, erditze eta amatasunarekiko beraien beldur, espektatiba eta emozioen inguruan hitz egin dezaketen. Oinarrizkoa da antsietatea, estresa edo zailtasun emozionalak jasaten dituzten emakumeentzat.
Masaje perineala: Zure perinearekin berriz ere konektatzeko. Gorputzeko zonalde honen garrantzia azalduko dizugu. Gure emaginen eskutik.
Osteopatia kontsulta: Ondo muskuloeskeletikoak baretzeko zerbitzua: min lunbarra, ziatika edo pelbiseko tentsioak. Gorputzeko oreka hobetzen laguntzen du, haurdunaldi eta erditze erosoagoak izateko.
Terapia neuraleko kontsulta: Minak baretzeko eta ongizate generala hobetzera bideraturiko tratamendua, sistema nerbiosoaren estimulazioan oinarritua. Beste aukera bat haurdunaldiko tentsioak modu naturalean tratatu nahi dituzten emakumeentzat. Gure emagin espezializatuaren eskutik.
Haurdunaldian laguntza espezializatua jasotzea gakoa da etapa hau lasaitasunez eta konfiantzaz bizitzeko. Emagin talde eta osasun profesionalen laguntza izateak, ama izango diren emakumeeki beraien txikiaren etorrerara segurtasunez, informatuak eta prestatuak heltzea bermatzen du.
Zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).