Ziklo menstrualeko Bidelagun

Ziklo menstrualeko Bidelagun

Ziklo menstrualeko bidelagun gaituzu zure zeinu ugalkor nagusiak ezagutzeko.

Ugalkortasunean espezializaturiko emagin bat ziklo menstrualean bidelagun izatearen garrantzia:

Ziklo menstrualaren jarraipenak gure osasun eta ongizatearen inguruko  informazio baliotsua emten digu. Munduko medikuntza eta osasun erakunde ezberdinek bostgarren bizi zeinutzat hartzen dute, gorputz tenperatura, bihotz frekuentzia, arnas frekuentzia eta presio arterialarekin batera.

Ugalkortasunaren Ezagutza, zeinu ugalkor nagusien erregistroa egitean datza, tenperatura basala, moko zerbikala eta bulbako sentsazioa besteak beste.

Jarraipen honek hainbat helburu izan ditzake:

  • Autoezagutza: Ziklo osoan zehar gorputzean gertatzen diren aldaketak behatzea.
  • Haurdunaldiaren bilaketa: : Egun ugalkorrenak eta haurdunaldia bilatzeko egon daitezkeen zailtasunak identifikatzeko.
  • Antisorgailu natural gisa: %99,4ko eraginkortasunarekin.
  • Hormona-desorekak detektatzeko: Ugalkortasunean edo tiroide eta sistema immunean eragina izan dezaketen arazoak identifikatzeko.

Kontsultan, Mariak, emagin eta instruktorak, emakumeen eta gizonen inguruko ugalkortasunaren, hormonen, grafikoen interpretazioaren eta metodoaren erabilera ezberdinen inguruko  aholkularitza eskeintzen du. Amenorrea, ziklo irregularrak edo nerabezaroko zalantzak argitzeko aholkularitza ere eskaintzen da.

 

Zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).