· Erizaina 2009. urtetik
· Emagina 2012. urtetik
· Osteopata 2017. urtetik
· Magaleko sortzailea
· Erizaina 2009. urtetik
· Emagina 2012. urtetik
· Magaleko sortzailea
Donostiako EHUan Erizaintza ikasi ondoren, Emagintza Ingalaterrako Bedforshire Unibertsitatean egin nuen bi urtez. Emagin bezala lan egiten hasi nintzen Croydon ospitalean. Ingalaterran, etxeko erditzeak osasun publikoaren barruan daude, beraz, instituziotik nire pasioan lan egiteko aukera izan nuen. Egoera honen beste alde ona, aukera hau oso nomalizatua dela da. Emakumeen nahiak errespetatzen eta babesten dira, aurreiritzirik gabe.
Etxeko erditzeetan sortzen den giro magikotaz maitemindu nintzen, eta geroztik arlo honetan egin dut lan, emakumeen erritmoak errepetatuz eta babestuz. Zuen ahalduntzeari laguntzen.
Edoskitzean espezilizatua nago. Emakume askok titia eman nahi dute baina sortzen diren zaitasunak eta babesa falta prozesu hau konplikatzen dute. Mina, grietak, mastitisak eta hainbat arazoekin laguntza behar izanez gero, edoskitze kontsulta daukagu Magale etxea.
· Erizaina 2016. urtetik
· Emagina 2018. urtetik
· Hilerokoaren aholkulari 2019. urtetik
· Erizaina 2013. urtetik
· Emagina 2018. urtetik
· Terapia Neurala Masterra 2020-2022
Betidanik emagina izan nahi nuela jakinda, Vic-era (Bartzelonara) joan nintzen erizaintza ikastera. Bi urtez erizain bezala aritu ondoren, EIRa prestatu eta Donostian emagintza ikasteko erabakia hartu nuen. Ordutik aurrera, bertako ospitalean aritu naiz lanean.
2018-2019. urtean, etxeko erditzeak artatzeko ikastaroa burutu nuen Bartzelonan. Bertan, etxeko erditzeen munduan murgiltzeko aukera izan nuen esperientzia handiko emagin bati esker (baita euren etxeko ateak ireki zizkidaten familiei esker ere). Emagin honek bere ezagutzak nirekin partekatzeaz gain, erditzean eta emakumeok dugun boterean konfidantza osoa izaten lagundu zidan.
Magaleko parte izateak, emagin bezala esparru ezberdinetan murgiltzeko aukera eman dit. Etxean erditzeko erabakia hartu duten familiei laguntzeko ez ezik, emakumeen bizi prozesu ezberdinetan bidelagun izateko aukera luzatu dit.
· Erizaina 2016. urtetik
· Emagina 2020. urtetik
Granadako Unibertsitatean Erizaintza ikasi nuen. BAEE gin ondoren, emagin formakuntza egin nuen Melillako Ospitalean. Hau bukatzean, nire ibilbidea Donostiako Ospitalean jarraitzea erabaki nuen.
Leku horietan lan egiteko modu desberdinek, emakumeak erabakiak hartzeko duten ahalmenaren garrantzia berretsi didate. Beraien funtsezko etapetan: bai sexualan, bai ugalketan.
Emagin gisa garatzen jarraitzeko desioak Magalera ekarri nau. Hemen egunero hazten jarraitzen dut nire lankideekin esperientziak partekatzen. Familiei laguntzea asko pozten nau, hauek informatuz, errespetatuz eta ahaldunduz.
· Erizaina 2018. urtetik
· Emagina 2020. urtetik
· Psikologa 1999. urtetik
· Fisioterapeuta Uroginekologikoa 2007. urtetik
· Fisioterapeuta 2004. urtetik
· Zoru pelbikoaren Fisioterapia eta Birhezkuntza Perineala 2009. urtetik
· Fisioterapia Obstetrikoa 2013. urtetik
· Osteopata 2016. urtetik
· Psikoneuroinmunologia klinikoa 2021. urtetik
Kirol eta osasunaren prebentzio zalea, orain dela 15 urte baino gehiago ikasi nuen Fisioterapia. Atzerrian urte batzuk pasa ondoren, 2009an nire kontsulta pribatua sortu nuen.
Harrezkero ez diot prestatzeari utzi, nire pazienteei irtenbide onenak eskaintzeko gogoak eta beharrak bultzatuta.
Perinataleko nire prestakuntza, 2017an amaitu zen nire lehen umea etxean erditzean. Magaleren laguntzari esker bete zen nire desioa. Gaur egun, zortea daukat haiekin elkarlanean egoteaz proiektu eder honetan.
· Yoga Sadhana eskolako irakaslea 2013. urtetik
· Yoga haurdunaldian 2014. urtetik
· Erditzea eta mugimendua 2015. urtetik
· Doula 2015. urtetik
Ordutik,nire burua etengabe prestatzen jarraitzen dut: “haurrentzako yogan” espezializatu naiz Shiva Shaktin-ekin; “Erditzea eta Mugimendua” lanbide-prestakuntza egin dut haurdunaldi, erditze eta erdiondoan laguntzeko; Montse Cob, Anabel Gª Carabantes eta Aitor Cristobalekin doulen arloan trebatu naiz; “Naces metodoa” landu dut Esther Navarrorekin; Shantala masajea ikasi dut; “Perineoa eta Mugimendua” prestakuntza jaso dut Nuria Vivesengandik, zentzumen arreta landu dut Enric Bruguerarekin, aire-yoga erreabilitazioa BabaYaga eskolan, eta “Emakumeen energiaren esnatzea” (Moon Mother), Miranda Grayrekin…
Hunkitu egiten nau Magaleren proiektuan parte hartzeak, benetakoak izateko aukera eskeintzen digun leku bat delako eta bakoitzak errespetuz, onespenez eta maitasunez bizi dezakegulako dagokigun bizitzako unea.