Fisioterapia perineala zoru pelbikoko arazoetatik sendatzeko tekniken multzoa da eta honako egoera hauetan adierazten da:
· Erditze ostekoa: erditu duen edozein emakumerentzat, (erditze baginala edo zesarea bidez), zoru pelbikoaren indarberritzea onuragarria izan daiteke.
· Gernu isuriak: eztula edo doministiku egitean, pisuak altxatzean, salto egitean…
· Pixa egiteko gogoa kontrolatzeko zailtasuna: komunera joateko premiazko sentsazioa eta komun publikoa non dagoen kontrolatu beharra.
· Prolapsoak (organoen jaitsierak): baginan astuntasun edo azkure sentsazioa.
· Bestelakoak: dispareunia (sexu harremanetan mina), kirurgia abdominoperineala, idorreria, gehiegizko pisua…
Orain Magale Etxean, Marina, fisioterapia obstetrikoan eta perinealean espezializatutako fisioterapeuta dago. Zure beharretarako teknika egokienak erabiliko ditu (eskuzko terapia, biofeedbacka, elektroestimulazioa, postura berreraikuntza, hipopresiboak…).
Salneurria:
Lehenengo konsulta 60€
Hurrengo konsultak 55€