Emaginentzako prestakuntza

Etxeko erditzearen inguruko prestakuntza

Magalen 10 urte daramatzagu emaginak erditzeetan etxean egiten duen lana normalizatzen eta ikusarazten. Talde eta emagin gisa hazi gara, eta hamar urte hauetan prozesuen integraltasuna ezagutu dugu, gure prestakuntzei eta lagundu ditugun emakume eta familiei esker.

Gure ustez, ezagutza ez da esklusiboa, gizarte-ondasun bat da. Ezagutzak eta aldaketarako gogoa ezin dira mugatu.

Lan egiteko eta laguntzeko beste modu batean irmo sinesten duzunean, egiten duzuna sakonki maite duzunean eta paradigma berriak zabaltzeko beharraz konturatzen zarenean, bide bakarra geratzen da:
Hezkuntza eta prestakuntza.

Gogoeta guzti horiek emaginentzako etxean erditzeko ikastaroa sortzera eraman gaituzte. Bertan, gogo handiz itxaroten zaituztegu, elkarrekin hazteko:

Informazio gehiagorako formacion@magale.eus helbidera idatzi.