Dilatazioa eta Etxeko erditzeak

Dilatazioa eta Etxeko erditzeak

Emakumeen erditzeko botere eta gaitasuna berresten dugu, etxeko intimitate eta berotasunean. Hauek dira dilataziorako eta etxean erditzeko eskeintzen ditugun zerbitzuak:

Emaginen Laguntza Zerbitzuak Etxeko Erditzean eta Dilatazio Prozesuan

Gure taldeak laguntza integraleko zerbitzua eskeintzen du etxean modu errespetatuan  eta inguru bero eta ezagunean erditzea bizi nahi duten emakumeentzat. Taldeko emaginak etxeko erditzeetan, uretako erditzeetan eta dilatzio prozesuan zehar etxean lagutzen espezializatuak daude. Gure helburua, segurtasuna, laguntza emozionala eta atentzio profesionala eskeintzea da, emakume bakoitzak bere erditzea modu lasai eta naturalenean bizi dezan. 

Erditzea emakume baten bizitzan aparteko momentua dela ulertzen dugu  eta horregatik gure zerbitzuak familia bakoitzaren behar indibidualetara egokitzen ditugu. Beste osasun profesional batzuekin modu koordinatu batean lan egiten dugu esperientzia seguru eta gogobetekoak bermatzeko. Gure emaginak amaren eta txikiaren ongizatea monitorizatzeko kapazitatuak daude, egoera bakoitzerako alternatiba eta konponbide pentsonalizatuak eskeiniz.

Hona hemen gure zerbitzu nagusiak:

Etxean Erditzeko laguntza: etxeko erditzea gero eta aukera ohikoagoa da interbentziorik gabeko inguru intimo bat nahi duten emakumeen artean. Gure emagin taldeak bai ama eta bai familiaren bidelagun dira prozesu osoan zehar, gertuzko jarraipen indibidualizatu eta profesional  bat bermatuz. Aurretiko ebaluazio bat burutzen da emakumea etxeko erditze seguru baterako hautagai egokia dela ziutatzeko  (haurdunaldia arrisku baxukoa da) eta erditze prozesuan zehar sostengua ematen da amaren eta txikiaren ongizatea ziurtatuz eta baita mina hobeto transitatzeko teknika naturalak erabiliz, masajeak, posizio aldaketak eta aromateria, adibidez. Txikiaren jaiotza eta gero, beharrezkoak diren zainketak ematen dira plazentaren jaiotzarako eta txikiaren lehen balorazioa egiten da. Eta noski, edoskitzeari buruzko aholkularitza eskeintzen da, ezarpen egoki bat errezteko.

Erditzea Uretan: uretan erditzea alernatiba analgesiko natural bat da, ama eta txikiarentzako onura ugari eskeintzen dituena. Zerbitzu honetan, bai etxeko erditzearen,  bai dilatazio zerbitzuaren barne dagoena, erditze bainuontzia guk eramaten dugu eta prozesuan zehar laguntza eskeintzen dugu segurtasuna eta ongizatea bermatzeko. Uretan ematen den arintasun sentsazioak, mugikortasun eta erosotasun handiagoa baimentzen du, bai amarentzako bai txikiarentzako estres gutxiko erditze lasaiago bat baimenduz.   

Dilatazioa Etxean egiteko laguntza: Dilatazio prozesua erditzeko fase erabakigarri bat da eta emakume askok berien etxeko lasaitasunean bizi nahi dute, ospitalera joan baino lehenago. Gure emagin taldeak, fase honetan zehar laguntza ematen du erditze prozesua errezteko tresnak eskeiniz. Dilatazio prozesuaren jarraipen bat egiten da eta minaren gestio naturalerako teknikak ematen dira, arnasketak, mugikortasuna eta masajeak besteak beste. Gainera, amaren eta txikiaren ongizatea monitorizatzen da eta ospitalera joateko momentu egokienaren inguruan aholkatzen da. Zerbitzu honek, ama eroso sentitzea, estresa gutxitzea eta ospitalera dilatazio fase aurreratuan heltze bermatzen du, beharrezkoak ez diren interbentzioak minimizatuz.

Gure laguntza zerbitzu profesionalekin, emakume bakoitza bere erditze prozeua modu guztiz infibidualizatuan bizi dezake, protokoloetatik aldenduz, konfiantzaz eta segurtasunez, errespetuzko atentzio espezializatuaz inguratuta. Gure konpromezua jaiotza esperientzia positiboa, naturala eta atsegina izateko ingurua eskeintzea da.