Urrutiko Bidelaguntza

Urrutiko Bidelaguntza

Zerbitzu berritzaile eta berezi hau maitasunez diseinatu dugu, ospitalean erditu nahi duten baina haurdunaldian, prepartoan eta erdiondoko etapetan urrutiko bidelaguntza, sostengua eta gure emaginengandik arreta pertsonalizatua behar duten familientzat.

Zure beharretara egokituz, aukera dezakezu:

Urrutiko laguntza, bizitzako une garrantzitsu honetan zurekin egoteko diseinatutako zerbitzua.

Gure emagin taldeak urrutiko laguntza zerbitzua eskaintzen du, haurdunaldiaren eta erdiondoko fase bakoitzean sostengua eta orientazioa emateko. Badakigu oso momentu berezia dela, baita zalantzaz betetako etapa  ere bai, horregatik, zure beharretara egokitutako eta merezi duzun lasaitasuna emango dizuten hiru programa jarri ditugu zure eskura.

Beti Zurekin

Zerbitzu integral hau haurdunaldi, preparto eta erdiondoan laguntzeko diseinatuta dago, etapa bakoitzean etengabeko sostengubermatuz Bixita ezberdinak izango ditugu haurdunaldi eta erdiondoan zehar. Gainera, zalantzak argitzeko whatsappetik idatzi ahal izango diguzu adostutako denboraldian zehar eta erditzea hasten den egunean  deitu ahal izango gaituzu (edozein ordutan), aholkuak emateko.” Beti Zurekin” zerbitzuarekin , edozein momentutan seguru eta babestua sentitzea nahi dugu, gure emaginak beste aldean uneoro izanda.   .

Haurdunaldia Zurekin

Haurdunaldian zehar laguntza espezifiko eta indibidualizatua bilatzen baduzu, programa hau zuretzako da. Haurdunaldian zehar bisita online edo presentzialak daude barne, zeintzuetan informazioa eta orientazio pertsonalizatua eskeintzen dugun, haurdunaldiaren inguruko zalantzak argituz eta elikaduraren, ariketa fisikoaren eta ongizate emozionalaren inguruko informazioa eskeiniz, besteak beste. Gainera, adosturiko denboraldian zehar whatsapp tale bat izango duzu gure emaginekin zure zalantza guztiak argitzeko.

Erdiondoa Zurekin

Badakigu erdiondoa aldaketaz eta erronkaz beteriko etapa dela, horregatik txikiaren jaiotza eta hurrengo hilabetean zehar laguntzeko zerbitzu hau eskeintzen dugu. Zure errekuperazioa eta txikiaren eboluzioa ebaluatzeko, bixita online edo presentzialak daude barne. Gainera, adostutako denboraldian zehar whatsapp talde bat izango duzu gure emaginekin zure kezka guztiak argitzeko. Gure taldearen helburua laguntza hoberena ematea da, bai zuk bai zure txikiak merezi dituzuen zainketak eta atentzioa jasotzen dituzuela bermatuz.

Zure bizitzako etapa eder honetan laguntzeko hemen gaude, behar duzun lasaitasuna eta sostengua emateko.