AmaZaindu

Back To Shop

AmaZaindu

150

Erdiondoa zoragarria izan daiteke baina zaindu beharreko zenbait alderdi daude. Etapa honetan profesionalen laguntza izateak sekulako onura du.

Deskribapena

Pakete honetan beharrezkoak diren zerbitzuak biltzen ditugu ama izan berri den emakumea bahar bezala zaintzeko. Amak izan berri diren emakumeak ondo ezagutzen ditugu eta oso pozik gaude haien bizitzako etapa eder honetan parte hartzeaz.

AmaZaindu honako hauen osasen dute:

  • AmaPrest konsulta.  Egiten dugu haurdunaldiko 37. astetik aurrera. Gure emaginen bidez  gorputza landuko dugu umearen kokapen hoberena lortzeko erditzera begira. Aldi berean, masaje perineal bizia egingo dugu, erditze momentuko sentsazioa barneratzeko. Honen helburua zoru pelbikoa ebaluatu eta lantzea da sentsazio hori hobeto ezagutzeko. Eta bukatzeko zeharkako sabelaldea aktibatuz bultzadak landuko dugu. Jakina, emakumeak bultzatzen dakigula uste dugu baina epidurala dagoenean erreflexu hau galdu egiten da. Horregatik, teknika hau lantzea oso lagungarria del uste dugu.
  • Zoru pelbikoaren balorazioa. Ezinbestekoa da erditu ondoren zein egoeratan dagoen ezagutzea ariketekin hasi aurretik.
  • Edoskitzeko kontsulta. Kontsulta honetan, pitzadurak, mina,  mastitisa, humea nola hartzen duen… ikusiko dugu eta kasu bakoitzerako aholkuak eta gida pertsonalizatua ematen dira.

Orain dela gutxi erditu duen lagun, ahizpa, alabarentzat… opari eder bat da!