Deskribapena

Nire izena Maider Leunda Iruretagoyena da. Badira 20 urte pediatrian diharditudala, eta urte guzti hauetan bizitako experientziek egiten nautegaur egun naizen hau, eta pediatra izan aurretik bizitako experientzi askok ere esango nuke eraginhandia izan dutela nire lanbidea aukeratzeko garaian.
Izan ere , 7 hilabeterekin jaio nintzen Logroñoko ospitalean, erditze instrumentalizatu batetik nator,amagandik banatua izan, intubatua eta hilabetez egon nintzen inkubadoran. Imajinatzen dut honeknolabaiteko sentsibilitatea markatu duela nigan haurdunaldi-erditze eta jaio berriekikoerrespestuko begirada izaten, bizitzako fase honek daukan garrantia kontuan hartzen.
Iruñean medikuntza ikasi eta Donostiako ospitalean burutu nuen pediatriako formakuntza, azkenurtea batez ere neonatologian espezializatuz. 6 hilabetez Madrilgo “12 de Octubre” ospitaleko neonatologia zerbitzuan formatzeko aukera ere izan nuen, bertan,“Método madre canguro”ezagutunuen eta honek nire hurrengoko urtea markatu zuen, metodo honetan sakonduz eta honen onurakgehiago ezagutzeko formakuntzak eginez: Natalie Choprak adituaren hainbat tailerretan izan,Suediako Upsala ospitalera joan bertako lan egiteko modua ezagutzera, Nils Bergman doktorearensimposioetan egon…Donostiako ospitaleko neonatologia zerbitzuko lantaldean inkorporatu nintzen mediku adjuntubezala non “arriskuko” erditzeetan egoten nintzen jaio berriak artatzen, maternitate plantan jaioberrien miaketa fisikoak burutzen, neonatologia zerbitzuan ingresaturik zeuden jaio berrien zaintzaburutzen… imajinatzen det ni jaio berri izan nintzenean bizitako guztia erreparatzeko modu bat izanzela ibilbide hau.
Ama izan nintzen ondoren, etxeko erditzearen magia experimentatuz, une sakratu honek suposatzenduena barneratuz. Amatasunak krisi identitate ikaragarria ekarri zidan, nire barne bilaketa eta ulertze prozesuan eta amatasunean guztiz murgildu nintzen, haurrakiko heziketa errespetagarria egin nahi horretan Hazi-Heziko Cristina eta Jose Ramón bidelagun izan nituen. Asko ikasi nuen bai beraietaz, eta baita gure bi alabek egunero erakusten zidatenaz, askotan pediatra bezala hitz egitennuen “modu teoriko” hori zein hutsa zegoen ulertuz. Ondoren, anbulategian hasi nintzen lanean, eta hemen haur eta familiekiko konfidantza, zaintza eta konplizitate gunea bizitzeko aukera izan dut urte guzti hauetan. Baina sistemak ezarritako araudi edota burokraziaren mugak experimentatu ditut, eta baita frustrazioa ere. Hau izan da urte guzti hauetan beste modu osagarri bat bilatzera eramaten ninduen indarra, modu horretan naturopatian etahomeopatian ikasketak burutu eta errekurtso hauek erabiltzeko aukera izan dudalarik, hala nahizuten familiekin noski. Aldi berean, haurdun-erdiondo, jaio berri eta 2 urteko haurrekin “familigunea” proiektuko partaide izan naiz, lankideekin batera talde hauek dinamizatuz momentuparegabeak konpartitzeko aukera izanik. Garai honetan ere elikadura osagarria eta lehensorospenetako tailerrak eman ditut espazio desberdinetan. Azken urteotan etioterapia agertu da nire bizitzan, eta hau izan da nire ibilibide profesional etapertsonalean hurrengo saltoa suposatu duen eskaloia. Nolabait pertsona “osotasunean” artatzeko falta nuen herramienta. Ordurarte nituen errekurtsoak motz geratzen ziren egoeretan, ulermena eman didan giltza, pediatriatik aratago helduen bidelagun ere izateko atea zabalduz.Ibilbide guzti honek egin nau naizen hau, eta hau da haur eta familiei laguntzeko dudan ezagutza eta esperientzia.
Eskeintzen ditudan zerbitzuak honako hauek dira:
- Jaio berrien balorazioa
- Jaio berrien eta bularreko ume adineko “patologian” tratamendua.
- Haziera prozesuan laguntza.
- Haurren osasun errebisioak.
- Haurren gaixotasun fisikoen balorazioa eta tratamendua.
- Haurren sintoma emozionalen ulermena eta tratamendua (beldurrak, urduritasunak,konportamendu arazoak, agresibitatea, lagunarteko liskarrak…)
- Ikasketa prozesuan zailtasunak.
- Helduen akonpainamendua sintoma fisikoen atzetik ze prozesu dagoen ulertuz eta moduerrespetagarrian tratatuz.
Zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).