Deskribapena

Zerbitzu hau, Magaleren zerbitzu garrantzitsuena da, bihotzez eta mimo eta hausnarketa handiz sortutako prozesua.
10 urtez, emakume eta familien erditze prozesuetan ondoan egon ondoren, lan handia egin dugu ez bakarrik proiektuan baizik eta gugan, modu indibidualean eta ekipo bezela, prozesu estrukturatu baina aldi berean indibidualizatu hau sortzeko.
Magalen etxeko erditzeetako zainketen paradigma aldatu nahi dugu:
- Zuek, zuen gorputz eta prozesuen botere eta ardura hartzea nahi dugu.
- Kalitate altuko eta ebidentzia zientifiko eguneratuan oinarrituriko zainketez disfrutatzea nahi dugu.
- Aukera honek noizbait dirulanguntzak izatea gustatuko litzaiguke. Horregatik 10 urte daramatzagu aukera honen eta emakumeen eskubideen inguruan dibulgatzen, normalizatzeko helburuarekin.
- Gure burua ere zaindu nahi dugu zuek zaindu ahal izateko. Honetan lan egiten dugun emaginok lan eskubide eta erretribuzio duinak merezi ditugula uste eta defendatzen dugu.
Horregatik, gu aukeratzen gaituzuenean, zuen erabakia zuengandik baino haratago doa. Eskubide honen alde aktibismoa egiten duen talde bati sostengua ematen ari zarete.
Gu zuen emaginak izango gara, bidelagunak, baina ondotik eta ez gainetik. Prozesuarekiko segurtasuna izateko ondoan egongo gara eta beharrezkoak dituzuen tresnak emango dizkizuegu, haurdunaldi, erditze eta pospartoaren boterea berreskuratu dezazuen.
Magalerekin prozesu hau egitea ez da erditze prozesu soil bat, baizik eta zuekiko berrezagutze prozesu bat, zuen beharrak zeintzuk diren jakiteko eta zuentzat eta zuen familiarentzat nahi dituzuen zaintzak berrinterpretatzeko prozesu bat, norberaren esentziarekin, gordintasunarekin eta intentsitatearekin topo egiteko prozesu bat.
Erditzea ez da zerbait isolatua, bizitza prozesu bateko continuum-aren parte da. Magalen, erditzeari leku hori berriz eman nahi diogu, sentsibilitatetik, intuiziotik, ebdientzia zientifikotik, esperientziatik, zintzotasunetik, apaltasunetik, gordintasunetik eta baita egunerokotasunetik.
Zergatik etxeko erditze bat?
Ebidentzia zientifikoak, etxeko erditzeak arrisku baxukoak direnean, ospitalekoak bezain seguruak direla frogatu du eta morbilitatea baxuagoa da etxean. Hau da, ondorio negatibo gutxiago gertatzen dira etxean.
Etxean erditzeko erabakia hartzeko arrazoi printzipalak hauek dira: etxeko intimitatea, aurretik erditzea nork hartatuko duen ezagutzea, prozesuaren erritmo naturalak errespetatzea, besteak beste.
Ondoren prozesua nolakoa den azalduko dizuegu:
Hasteko, erditzea etxean izateko arrisku baxuko erditze bat izan behar da eta baldintza batzuk bete behar dira horretarako: 37.astetik 42. astera izatea, ume bakarra izatea, buruz behera egotea (ipurdiz badago ezingo da etxean izan) eta kontrolak (analitika eta ekografiak) normalak izatea.
Gainera gomendagarria da erditzea izango den etxea ospitaletik 20-30 minutura egotea gehienez eta etxerako sarbidea erreza izatea, baina hau ez da ezinbestekoa. Gai honen inguruan emaginekin hitz egitea gomendatzen dugu.
Ez daukagu denboren inguruko protokolorik. Badakigu erditzea ez dela prozesu lineal eta neurgarri bat, horregatik ez dugu takto baginalik egiten. Globalitatean fijatzen gara zuk behar dituzun zainketa indibidualizatuak emateko.
Erditzea espero bezela aurrera ez badoa, teknika naturalak eta posturalak erabiliko ditugu gorputza orekatzeko eta umea ondo kokatzeko, dilatazioa eta umearen jaitsiera lagunduz. Teknika postural ez inbasiboak dira partera mexikanoengandik eta spinning babies ariketengandik ikasiak.
Aromaterapia eta masajeak bezalako tresnak ditugu erditzeetan. Jatea eta edatea ere gomendatzen dizuegu, hidratazioa eta energia altua mantentzeko. Erditze piszina bat eramaten dugu, eta bertan, dilatatu edo erditu dezakezu.
Etxean protagonistak zuek zarete eta gu gonbidatuak gara, beraz, familia bakoitzaren beharretara egokitzen gara.
Ez dago erditzeko leku idealik, baina erditzeko leku egokiena zuek gustora sentituko zareten lekua izango da, bai ospitalean edo etxean, honek erditzeko fisiologia eta hormonak jariatzea baimentzen baitu.
Erditzeko zainketak Magale taldeko emaginok eskaintzen ditugu, duela urte askotatik den talde egonkorra eta landutako kohesio sakonarekin. Honek, erditze egunean etxera joango garen bi emagnok zerbitzu bikaina eskaintzea bermatzen du.
Nola hasten dugu prozesua?
Nahiz eta emaginekin lehenengo bixita 22-24. aste inguruan egiten dugun, argi baduzue, gurekin lehenbailehen kontaktatzea gomendatzen dugu zuen erditze data erreserbatzeko, hilabete batzuk azkar betetzen baitira.
Ondorengoak gure zerbitzuaren barne daude:
- Haurdunaldi eta pospartoko zerbitzuak:
- Haurdunaldian zehar 6 bixita egiten ditugu, (1h15’koak gutxi gorabehera), 3-4 astero. Bixita hauetan lanketa sakona eta indibidualizatua egingo dugu, zuen beharretara egokitua, prozesua ahalik eta hoberen bizitzeko. Guretzako prebentzioa, erditzea eta pospartoa bizitzeko bide egokiena da, beharrezkoak diren tresna eta lasaitasunarekin. Lehenengo 4rak Magale Etxean eta bostgarren eta seigarren bixitak zuen etxean izango dira.
- Nahi baduzue erditze aurreko prestakuntza intentsiboa egin dezakezue, Magale Etxean larunbat batean 10etatik 18etara eskaintzen duguna edo asteroko erditze aurreko prestakuntzan %50eko deskontua.
- Pospartoan 2 bixita egingo ditugu zuen etxean: 24orduak baino lehenago eta 3-4 egunetara gutxigorabehera.
- Magale Etxean edoskitzea ezartzeko beharrezkoak dituzuen bixita guztiak.
- Zoru pelbikoko balorazio bat pospartoko 6. astetik aurrera.
- Zerbitzuak erditzean zehar:
- 2 emaginen lokalizazioa 37. astetik 42 astera 24 orduz.
- 37. astetk aurrera Whatsapp taldearen sorrera, pospartoko lehenengo hilabetera arte zuen zalantza guztiak argitzeko.
- Etxeko erditzearen hartatzea 2 emaginekin, suertatzen denean eta irauten duen denbora osoan zehar.
Zerbitzu osoaren prezioa 4000 € dira + kilometrajea*, zatika ordaintzen direnak:
- Lehenengo ordainketa erditze dataren erreserbarako gurekin kontaktuan jartzen zaretenean egiten da: 500€.. Hemen erreserba data eta lehenengo bilera barne daude eta kopuru hau arrazoi justifikagarriengatik itzuliko da. Lehenengo bixitan elkar ezagutuko gara eta honen ondoren prozesuarekin jarraitu nahi duzuen ala ez erabakitzen duzue.
- Prozesuarekin jarraitu nahi baduzue, erditze dataren konfirmazioa eta ondorengo zerbitzuak ordintzen dira: 1500 €. Hemen haurdunaldiko eta erditze osteko zerbitzuak barne daude.
- 37. astean, azken eta hirugarren ordainketa egiten da: 2000 € erditzean zeharreko zerbitzuak barne dituena.
*Lehen 4 bisitak Donostiako (Gipuzkoa) Magale Etxean egingo dira, eta gainontzeko zerbitzuak familien etxeetan eskainiko dira. Etxebizitza Magale Etxetik edo Deriotik (Bizkaia) 15 km baino gehiagora badago, kilometrajea aparte kobratuko da.