AmaBlai: La Perla(Donostia)

Back To Shop

AmaBlai: La Perla(Donostia)

80

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Interesa baduzu, mezu bat bidali edo deitu zure klasea hartzeko.

Agortuta

Deskribapena

AmaBlai erditze aurreko prestakuntza uretan egin ahal izateko zerbitzua da eta emagin profesionalek eskaintzen dute.

Egungo ikerketek behin eta berriz frogatu dute haurdunaldian zehar neurriz egindako ariketa fisikoak dituen onurak. Hau honela izanik, AmaBlairekin haurdunaldian zehar ariketa fisikoa egiteko aukera eta era berean urak eskaintzen duen grabitate eza uztartzen ditugu. Ura tresna gisa erabilita, gorputza modu eraginkor eta arin batean lantzeko aukera eskaintzen dugu, lesioak jasateko arrisku baxuagoarekin.

Saio hauetan indarra, malgutasuna, arnasketa gaitasuna eta bihotz gaitasuna lantzen dira.

Ikastaroan lortzen diren onurak ondorengoak dira:

  • Erditze normal bat izateko aukerak areagotzen dira eta zesarea arriskua gutxitzen da.
  • Ama eta haurraren arteko lotura errazten du.
  • Haurdunaldian zehar arazoak izateko arriskua gutxitzen da; haurdunaldiko diabetesa esate baterako.
  • Haurdunaldian zehar ohikoak diren min edo eragozpenak baretzen laguntzen du; esate baterako ziatikako edo bizkar aldeko minak.
  • Endorfina gehiago jariatzen dira eta norbere ongizatea eta baita haurrarena ere areagotzen dira.
  • Haurraren garunaren garapena errazten du.
  • Haurdunaldian zehar sortutako zalantzak, bai haurdunaldiari buruzkoak eta baita erditzeari buruzkoak ere, argituko dira saioetan zehar.

Noiz hasi?
Haurdunaldiko 12.astetik aurrera.