ElkarGoxo

Back To Shop

ElkarGoxo

180

Zure laguna haurdun dago eta ez dakizue zer oparitu? Esperientzia berri honetan, zuek opari!

Deskribapena

Amatasuna emozioz betetako zurrunbiloa da, haurdun dagoen pertsonarentzat eta, jakina, inguruan daudenentzako.

Berriro elkartu, ezagutu eta konektatzea beharrezkoa da.

Gainera, amatasunaren erromantizazioak gogor jo du eta askotan, haurra amaren magalean dagoenean, hauen eta inguruan izan diren pertsona gehienen artean amildegi sakona zabaltzen da.

Ama izatea oso polita da, baina baita oso gogorra eta gordina ere.

Batzuetan, gure egoera pertsonala ez dator bat gure lagunaren amatasun berriarekin eta sentimendu nahasi hauek, beldurra eta ziurgabetasuna sor ditzakete.

Egoera edozein dela ere, gehiengoari errealitate horretan ibiltzeko eta hazteko tresnak falta zaizkigu, informazioa falta zaigu, baita gune seguruak eta sostenga eskeintzen digutenak ere.

Amek, beste ama batzuez gain, betiko lagunak behar dituzte. Abentura berri honetan parte hartu ahal eta merezi dutenak. Txikien hazkuntza tribuan izan beharko luke, eta tribu horretan neurri ezberdinetan, guztiok dugu lekua. Zure bidearekin bat datozenak zein beste bide batean, baina zure ondoan egon nahi dutenak.

Elkarren beharra dugu, behar handia. Beste behin, patriarkatuak berea egin du.
Saio berri honetan, zuen buruei elkar goxatzeko gune seguru bat oparitzea gustatuko litzaiguke, gure taldeko emagin batek gidatuko duena. Parte hartzeko eta zuen lagunaren haurdunaldiarekin konektatzeko aukera izango duzuen gune segurua.

Gurekin gaiaren inguruan dituzuen kezkak eta zalantzak argitu, zuen arteko haremana hurbilago sentitu, umea nola jarrita dagoen jakin, taupadak entzun, tripa margotu, erritu txiki bat egin, etapa bat amaitu dela eta beste bat etortzeko dagoela ospatu…eta bide batez, meriendatzeko aukera ere izango duzue!

Olatu berri eta desberdin horiek surfeatzeko tresnak transmititzea gustatuko litzaiguke. Horrela, ikasten eta elkarrengandik hurbil hazten jarraituz.

ElkarGoxo: lagunekin goxatzeko.

Zer da ElkarGoxo saioa?

  • Gehienez 12 lagunentzako esperientzia da, 2 ordukoa. Hamaiketako edo merendola txiki baten inguruan.
  • Guztion artean gune seguru bat sortuko dugu, bakoitzaren egoera eta kezkak partekatuko ditugu eta bai haurdun dagoen emakumearen eta bere ingurukoen itxaropenei buruz hitz egingo dugu.
  • Gure emaginetako bat tailerrean egongo denez, haurdunaldiari eta erditzeari buruzko zalantzak argituko ditugu, emakumeen pospartoko beharrak hurbiletik ezagutu, eta esperientziak eta zalantzak partekatu.
  • Palpazio abdominala egingo dugu dugu fetuaren kokapena ezagutzeko, haurraren bihotza entzun eta tripa margotu.
  • Amaitzeko, itxiera-erritu txiki bat egingo dugu.