Deskribapena

Erditzeak bikotearekin lotura gehiago estutu eta oso berezia bihurtu dezake. Erditzearen egunean elkarrekin erabiltzeko trikimailuak, estrategiak eta teknikak ikasi nahi dituzu? Egun bakarrean hori guztia ikasteko aukera eskaintzen dizugu.
Lan talde txiki baten pribatutasunean:
- Haurdunaldia. Gorputza orekatzeko eta postura ohiturak zaintzeko ariketak. Dieta eta super elikadura.
- Haurra postura txarrean edo ipurdiz badator. Teknika naturalak modurik onenean kokatzen laguntzeko.
- Erditzeko estimulazio naturala. Indukzioa sahiestu.
- Belly mapping. Haurra nola kokatzen den eta tripa margotzea.
- Fisiologia eta erditzearen faseak. Zein da ospitalera joateko unerik onena?
- Mina eta beldurra erditzean. Emozio hauek landu oztopa ez dezaten. Baliabide fisikoak eta emozionalak.
- Bikotearen zeregina erditzean. Nola lagundu errespetuz eta modu eraginkorrean.
- Erditzea arintzeko teknikak. Egun handia aurrera errazago eramateko.
Ikastaroan jaiotze simulazioa egingo dugu, egunean zehar ikasitako guztia barneratzeko. Asteburuko ordutegi intentsiboa aproposa da aste osoan zehar lan egiten duten bikoteek beren jaiotza prestatzeko tartea aurkitzeko.
Ikastaro hauek hileko larunbat/igande batean eskainiko dira. Hurrengo saioak hauek dira:
- Uztailak 26, 10:00-18:00
- Irailak 13, 10:00-18:00
Ez ezazu aukera hau galdu!
Zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).