Deskribapena

Haurdunaldian zehar laguntza espezifiko eta indibidualizatua bilatzen baduzu, programa hau zuretzako da. Haurdunaldian zehar bisita online edo presentzialak daude barne, zeintzuetan informazioa eta orientazio pertsonalizatua eskeintzen dugun, haurdunaldiaren inguruko zalantzak argituz eta elikaduraren, ariketa fisikoaren eta ongizate emozionalaren inguruko informazioa eskeiniz, besteak beste. Gainera, adosturiko denboraldian zehar whatsapp talde bat izango duzu gure emaginekin zure zalantza guztiak argitzeko.
Ā
“Haurdunaldia zurekin” hurrengo zerbitzuaz osaturik dago:
- Haurdunaldian, bi bisitaĀ egingo ditugu,Ā online edo presentzialki, Magale Etxean, zuek aukeratzen duzuen arabera; elkar ezagutzeko eta behar duzuena landu ahal izateko.
- Whatsapp talde batĀ sortuko dugu 30. astetik 37. astera arte. Bertan, zuen zalantzak, kezkak eta beharrak jakinarazi eta argituko dizkizuegu astelehenetik ostiralera, eta asteburuan zehar edozein urgentzia duzuela ere guri idaztea posible duzue.
Zerbitzu esklusiboaĀ denez, artatu ahal ditugun emakumeen kopurua mugatua da. Beraz, zerbitzu hau kontratatu nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri.
Ā
Familia guztiek dute arreta hau jasotzeko eskubideaĀ bai haurdunaldian, bai erditze aurrean eta baita erditu ostean ere,Ā eta guri ilusio handia egiten diguĀ momentu hauetan presente egoteak.
Ā
*PAP/AmaBlai familiak:Ā 640 ā¬