Hilabete honetan erditze zoragarriak hartatu ditugu, baina gainera, gai amankomun batekin: Plazentaren erditzea eta jaiotza.
Beti entzuten dugu gure txikiak jaiotzeko prestatuak daudela eta gu ere erditzeko eginak gaudela. Baina ez dugu inoiz horrela hitz egiten gure plazentaren ingruan.
Badirudi erditzea, umearen jaiotzarekin bukatzen dela eta ondoren gertatzen dena ez dela gure erditzearen parte bat. Prestakuntzan eta txikiaren erditzerako parte aktiboa izan behar dugula aintzat ematen dugu, baina, ez dugu gure burua plazenta erditzen imaginatzen.
Plazentaren erditzea ez ulertzearen arazoa imaginatzen duguna baino garrantzitsuagoa da.
Lehenengo, erditzearen fase isolatu bat ez dela ulertu behar dugu, txikiaren jaiotzaren jarraipena baizik. Txiki bat jaiotzen baldin bada, plazenta bat jaio behar da ondoren.
Honek, txikiaren jaiotzan gertatzend enak, plazentaren jaiotzan erangingo duela esan nahi du. Aurreko faseek, ondorengoak justifikatzen dituzte.
Zenbat eta interbentzio gehiago txikiaren jaiotzarako, plazentaren jaiotza alteratzeko aukera gehiago. Izan ere, demostraturiko pospartoko hemorragiaren arrazoi bakarrenetarikoa (plazentaren erditzean gertatzen den emergentzia), erditze prozesuaren indukzioa da – egiten diren interbentzio guztiengatik hain zuzen.
Plazentak txikia haurdunaldi osoan zehar elikatzen du. Oxigenoa eta nutrientea ematen dizkio. Horregatik, txikiak bere kabuz arnasten duenean, plazentak bere funtzioetariko bat amaitu dela ulertzen du (seinale kimikoei esker).
Bigarren funtzioa, elikadurarena, amak kunplitzen du azal azalarekin, musuekin,
sostenguarekin, laztanekin eta noski, titiaren bidez. Ama, txikiaren sostengu bakarra izateko gai denean, plazenta jaiotzeko prest egongo da.
Txikiaren jaiotza momentuan, non ama-txikiaren arteko lehen topaketa ematen den, oxitozina gehien jariatzen den momentua izango da. Ez da kasualitatea. Amak, bere txikia errekozonzitzen badu, maitemindu egiten baldin bada eta hortik aurrera berak txikia maila guztietan elikatuko duela erabakitzen badu, beharrezkoak diren oxitozina mailak jariatuko dira.
Oxitocina horrek, umetokiko kontrakzioak sortuko ditu eta horrela, plazenta arazo gabe askatu ahal izango da eta umetokia ondo uzkurtuta mantenduko da odol basoak ondo itxiz.
Behin plazenta asatuta, amak erditu beharko du, kontrakzioekin batera eta baita, txikia elikatzeko plazenta gehiago behar ez izateko erabaki horrekin batera.
Gure txikiaren erditzean interferentziak agertzen direnean (bai barnekoak, bai kanpokoak) deskribatu dugun guztia gertatzea zailagoa izango da. Horregatik aukera gehiago, plazentaren jaiotzarako interbentzioak behar izatea.
Erditze interbenituetan, oxitozina artifizialaren erabilera gomendatzen da plazentaren erditzerako, pospartoko hemorragia izateko aukera gutxitzen duelako. Ez da kasualitatea.
Azaldu dugun guztia erditzea den TRANTSIZIO prozesuaren barne sartzen da.
Iza ere, erditzea, hori da: amatasunera trantsizio bat. Prozesu emozional, sozial, familiar, espiritual eta familiar bat, erditu eta ama bihurtu ahal izateko. Prozesu honek bere faseak ditu eta ez dira poltsaren apurketarekin edo kontrakzioekin hasten.
Trantsizio prozesu hau askoz lehenago hasten da. Haurdunaldi bilaketarekin hasten dela esan genezake, adibidez.
Plazentaren erditzea, trantsizio honetan gertatzen den faseetariko bat de eta prozesu osoan dauden interferentzien arabera, modu batean edo bestean izango da.
Amatasunerako trantsizioari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzue, erditzearen fase errealen inguruane do nola transitatu hauetariko bakoitza, guk etapa ezberdinetan hor gaude.
Haurdunaldi bilaketatik, erditzerako prestakuntzan eta postpartoan.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gure bidaian laguntzeagatik.
Magaleko emaginen besarkada bat.