Familia maiteok,
Magale Etxean hamar urte baino gehiago daramatzagu emakumeak eta familiak haurdunaldian, erditzean eta erditu ondokoan laguntzen, zaintzan, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako ikuspegitik. Denbora honetan, etxeko erditzea arrisku txikiko haurdunaldietan aukera seguru eta baliodun gisa normalizatzeko lan egin dugu, aukera hori ez dadila gutxi batzuentzat soilik izan.
Uste dugu jaiotza zaintzea familiak zaintzea ere badela: informazioa bermatzea, jarraipen indibidualizatua eskaintzea, erritmoak errespetatzea eta erabakitzeko benetako aukera izatea. Nola eta non erditu aukeratzea kalitatezko osasun-arreta baten parte da, pertsonetan eta ebidentzia zientifikoan oinarritua.
Zaintza hori ezinezkoa da emaginak zaindu gabe. Etxeko erditzea osasun publikoaren barruan defendatzeak, aldi berean, emaginentzat lan-baldintza duin, egonkor eta seguruak defendatzea esan nahi du, modu jarraituan, gertutik eta arduraz lagundu ahal izan dezaten. Ezin da zaintza-sistema justurik egon profesionalak aitortu eta babestu gabe.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, etxeko erditzea osasun publikotik kanpo geratzen da, familien artean desberdintasunak sortuz eta prebentzioan, errespetuan eta prozesu fisiologikoekiko konfiantzan oinarritutako arreta-eredu bat baztertuz.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskaera kolektibo eta beharrezko bat helarazi nahi diogu. Jarraian aurkituko duzu familia gisa bidali dezakezun gutun bat, etxeko erditzea osasun publikoaren barruan aitortua eta txertatua izan dadin eskatzeko.
Gutuna deskargatu dezakezu hemen klik eginda.
Eskerrik asko sare honen parte izateagatik eta zuen ahotsa entzunarazteagatik.
Maitasunez,
Magale Etxea-ko taldea