Deskribapena
Erditu ondoren aldaketa fisiko eta emozional asko bizi ditugu, eta bakoitzak prozesu indibiduala bizi duen arren, etapa honetan zuekin egon nahi dugu. Ariketa fisikoaren ebidentzian eta onuretan oinarrituta, erditzeondora egokitzen dugu, gorputzarekin berriz konektatzeko eta mugimendua sustatzeko.
Ikastaroak astean 60 minutuko bi saio ditu:
Saioa ur gazitan:
– Zirkulazioa hobetzen eta edemak murrizten laguntzen du.
– Gorputzaren karga arintzen du flotagarritasunari esker.
– Muskuluen erlaxazioa eta ongizate-sentsazioa errazten ditu.
– Erresistentzia pixkanaka handitzen laguntzen du.
Hipopresiboen saioa:
– Sabeleko muskulatura sakonaren kontrola eta aktibazioa hobetzen laguntzen dute.
– Gorputzaren kontrola eta egonkortasuna errazten dute, gerrialdea deskargatuz.
– Zoru pelbikoaren kontzientzia hartzen eta erdiondoan bere zaintzan laguntzen digute.
Noiz hasi?
Erditzeondoko berrogeialdia igaro ondoren (6 aste), saio-blokea errepikatzeko aukerarekin.
Gainera, ikastaroan emagin batek zoru pelbikoaren balorazioa egingo du LaPerlaren instalazioetan.
Prezioa:
hilabete 1:150 ā¬
3 hilabete: 395 ā¬
Izen-ematea:
La Perla:
943 45 88 56
saludybelleza@la-perla.net
Gipuzkoan, Donostiako La Perlan itxarongo zaitugu.