Magaleren estatistikak 2025ean: bikaintasunaren bila

2025a oso urte indartsua izan da. Proiektua osorik birplanteatzea tokatu zitzaigun, gure baitan bagenekien zerbait ez zela nahi bezala isurtzen ari. Pozik geunden erditze egunean bertan egiten genuen lanarekin, baina haurdunaldian egiten genuen jarraipena hobetu zitekeela sentitzen genuen.

Beraz, atzera (edo barrura) joatea erabaki genuen. Behera egitea, gelditzea, entzutea eta hamarkada honetako ibilbidearen balantzea egitea.

Eta aldatu egin ginen. Eta asko.

Taldean denbora gehien generaman emaginak geratu ginen, guardia-aldiak luzatu genituen benetako zaintzarekin jarraitu ahal izateko eta familiek aldez aurretik jakin zezaten nor egongo zen erditzeetan.

Gure mugak eta protokoloak baztertu genituen eta gida soil gisa utzi genituen. Familiak so ondo ezagutzen hasi ginen. Prozesuan konektatzeko, hazteko eta ondo bideratzeko behar izan ziren aldi guztietan elkartu ginen. Azken finean, erditzea gutxienekoa da.

Horrela, emakumeek berek ezagutuko lukete zeintzuk ziren gure sostengu eta gidaritzapean zaintzen eta behar zituzten mugak.  Eta horri esker, urte honetan aspaldi imajinatu ezineko egoerak izan ditugu lagun. Eta zein ondo!

Kontuak egitea eta gure lanak benetan duen balio ekonomikoa jartzea ere egokitu zen. Hain basatiak diren bizi-prozesu horiek eskatzen duten ekinaren, grinaren, indibidualtasunaren, jakinduriaren eta energiaren bidez zaindu nahi badugu, familia kopuru mugatu bati baino ezin zaio eman. Zein zaila izan zen jauzi hau! Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu Magaleren atzean dagoen ahalegin handia baloratu ahal izan duten familiei.

Metamorfosi honek bere emaitzak eman ditu. Oraindik goiz da, baina dagoeneko baditugu 2025ean lagundutako erditzeen datuak:

Indukzioen tasa % 0

Zesareen tasa % 0

Episiotomien tasa % 0

Erditze instrumentalen tasa % 2

Erditze eutozikoen tasa % 98 

Trasladen tasa  % 12

Epiduralen % 6,3 

Amaren eta jaio berrien heriotza tasak % 0

Eskerrik asko proiektu honek hazten, eboluzionatzen eta hobetzen jarrai dezan errealitatea egiteagatik. Zenbaki horiek eskaintzen dizuegun esparruaren emaitza dira, baina, batez ere, emakumeek eta haien familiek beren prozesuen jabe izateko izan duten heldutasun, hausnarketa, erantzukizun eta boterearen emaitza.

Gure konpromisoa ez da bikaintasuna helburu, baizik eta etengabeko hobekuntza, merezi duzuen bezala zaintzeko.