AmaPrest

Back To Shop

AmaPrest

65

Ezin dugu ahaztu gaur egungo gizarteak bereganatutako bizimodu ohituren ondorioz (bizimodu sedentarioa, dieta eskasa, jaiotzeen prozedura eta protokoloak, etab.) maiz beharrezkoa izaten da konfiantza puntu bat erditzeak modu onenean izateko.

Deskribapena

Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu emakumeek eta haurtxoek nahi gabe erditzeko gaitasunean konfiantza dugula.

Kontsulta honetan egun handira prest eta seguru sentituz heltzeko, ezinbesteko baliabideak eskaintzen dizkizugu. Kontsulta honelakoa da:

  • Sabela ukituz haurraren jarrera aztertzea. Egoera onenean ez badator, modurik onenean jartzen saiatzeko baliabideak ematen dizkizugu.
  • Erditze plana sortzea. Elkarrekin sortuko dugu dokumento legal hori, zuen eskubideak, nahiak eta desioak azalduz.  Aldi berean jakinaraziko dizuegu zein aukerak, tresnk eta protokoloak edukiko dituzuen erditzeko erabakitzen dituzuen lekuan.
  • Haurdunaldiko, erditzeko, erdiondoko eta edoskitzeko dituzun zalantzak argituko ditugu.

Noiz hasi? 
Momentu onena haurdunaldiko 37. astea da.