Beti zurekin

Deskribapena

Siempre Contigo Magale
Zerbitzu integral hau haurdunaldian, erditze-aurrean eta erditu ostean zuei laguntzeko diseinatuta dago etapa horietako bakoitzean laguntza bermatzen baitu.
Hainbat bisita izango dituzu haurdunaldian eta erditu ostean.
Horrez gain, zerbitzu berritzaile honek ere osatzen du: adostutako aldian whatsapp bidez idatzi ahal izango diguzu zure zalantzak argitzeko eta erditze-prozesua hasten den egunean deitu ahal izango diguzu (ordua edozein dela ere) aholku emateko.
Ā 
“Beti zurekin” haurdunaldiaren azken txanpan, erditze aurrean, erditzean eta erditze osteko arretan oinarritzen da.
  • Haurdunaldian,Ā bi bisitaĀ egingo ditugu,Ā online edo presentzialki, Magale Etxean, zuek aukeratzen duzuen arabera; elkar ezagutzeko eta behar duzuena landu ahal izateko.
  • Whatsapp talde batĀ sortuko dugu 37. astetik erditze ondorengo 15 egunera arte. Bertan, zuen zalantzak, kezkak eta beharrak jakinarazi eta argituko dizkizuegu astelehenetik ostiralera, eta asteburuan zehar edozein urgentzia duzuela ere guri idaztea posible duzue.
  • Erditze aurrean, zuen haurrak unea iritsi dela erabakitzen duenean (egunez edo gauez),Ā zuen ondoan egongo gara telefono bidez, prozesu hori sostengu seguru batekin egin dezazuen. Oso normala baita une hauetan babesgabe sentitzea. Guk zaindu eta gidatuko zaituztegu prozesu hau ahalik eta ondoen bizi dezazuen.
  • Erditu ondoren,Ā bi bisitaĀ izango dira,Ā online edo presentzialki, Magale Etxean edo zuen etxean, edoskitzearekin izan ditzakezun arazoak konpontzeko, zu zaintzeko eta behar dituzun tresnak emateko. Lehen egun hauetan etxean zainduta sentitu zaitezen.
Zerbitzu esklusiboaĀ denez, artatu ahal ditugun emakumeen kopurua mugatua da. Beraz, zerbitzu hau kontratatu nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri.
Ā 
Familia guztiek dute arreta hau jasotzeko eskubideaĀ bai haurdunaldian, bai erditze aurrean eta baita erditu ostean ere,Ā eta guri ilusio handia egiten diguĀ momentu hauetan presente egoteak.
Ā 
* kilometraje prezioren kanpo dago
*PAP/AmaBlai familiak:Ā 1.090 €

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Mezu
Ā bat bidali edo deituĀ zure hitzordua hartzeko.

1.200

Agortuta