Emaginentzako prestakuntza

Etxeko erditzeen inguruko formakuntza

Magalen 11 urte daramatzagu emaginok etxeko erditzeetan egiten dugun lana normalizatzen eta ikusarazten. Talde gisa eta baita emagin gisa hazi gara, eta bide honetan prozesuen integraltasuna ezagutzen joan gara, gure prestakuntzei eta lagundu ditugun emakume eta familiei esker.

Gure ustez, ezagutza ez da esklusiboa, gizarte-ondasun bat da. Ezagutzak eta aldaketarako gogoa ezin dira mugatu.

Lan egiteko eta laguntzeko beste modu batean irmo sinesten duzunean, egiten duzuna sakonki maite duzunean eta paradigma berriak zabaltzeko beharraz konturatzen zarenean, bide bakarra geratzen da:

Hezkuntza eta prestakuntza.

Gogoeta guzti hauek emaginei bideraturiko etxeko erditzeen inguruko ikastaroa sortzera eraman gaituzte. Bertan, gogo handiz itxaroten zaituztegu, elkarrekin hazteko:

Informazio gehiagorako formacion@magale.eus helbidera idatzi.