Urrutiko Bidelaguntza
Zerbitzu berritzaile eta berezi hau maitasunez diseinatu dugu, ospitalean erditu nahi duten baina haurdunaldian, prepartoan eta erdiondoko etapetan urrutiko bidelaguntza, sostengua eta gure emaginengandik arreta pertsonalizatua behar duten familientzat.
Zure beharretara egokituz, aukera dezakezu:
Urrutiko laguntza, bizitzako une garrantzitsu honetan zurekin egoteko diseinatutako zerbitzua.
Gure emagin taldeak urrutiko laguntza zerbitzua eskaintzen du, haurdunaldiaren eta erdiondoko fase bakoitzean sostengua eta orientazioa emateko. Badakigu oso momentu berezia dela, baita zalantzaz betetako etapa ere bai, horregatik, zure beharretara egokitutako eta merezi duzun lasaitasuna emango dizuten hiru programa jarri ditugu zure eskura.
Beti Zurekin
Zerbitzu integral hau haurdunaldi, preparto eta erdiondoan laguntzeko diseinatuta dago, etapa bakoitzean etengabeko sostengubermatuz Bixita ezberdinak izango ditugu haurdunaldi eta erdiondoan zehar. Gainera, zalantzak argitzeko whatsappetik idatzi ahal izango diguzu adostutako denboraldian zehar eta erditzea hasten den egunean deitu ahal izango gaituzu (edozein ordutan), aholkuak emateko.” Beti Zurekin” zerbitzuarekin , edozein momentutan seguru eta babestua sentitzea nahi dugu, gure emaginak beste aldean uneoro izanda. .
Zure bizitzako etapa eder honetan laguntzeko hemen gaude, behar duzun lasaitasuna eta sostengua emateko.