Deskribapena

Iban Izagirre fisioterapeuta eta osteopata da. Ost. DO. Sigla horiek esan nahi dute jasotako prestakuntzak osteopatiaren Europako estandarrak betetzen dituela.
Noiz lagun diezaguke osteopata batek?
Haurdunaldian: lunbalgietan, dortsalgietan, saihetsetako minetan, pelbiseko edo sakroetako minetan, errefluxuan, idorrerian, ipurdiz edo zeharka jarritako umeetan, pelbisa orekatu erditzeari begira, aurreko orbainen kasuetan (zesareak, episiotomiak, urradurak, miomektomiak, etab.), zoru pelbiko tenkatu edo laxoa, etab.

Erditu ondoren: zesarea edo erditze instrumentalizatuetan, perineko orbainetan (episiotomia edo urradura), pelbiseko edo sakroetako minetan, zoru pelbiko tenkatu edo laxoa denean, diastasia abdomenaletan, sexu-harremanetako minetn, etab.
Jaio berri kasuetan: erditze distozikoak (zesarea, forceps edo bentosa), asimetriak buruan edo gorputz-adarren mugimenduan, kolikoak, errefluxua, arnasketa-arazoak, xurgatzeko edo irensteko arazoak, etab.
Ordutegia: ostegun goizeatan.