Emaginarekin kontsulta

Deskribapena

Consulta de matrona en Magale, Donostia

Emaginak osasun-profesional erreferenteak gara emakumeen zaintzan ugalketa-ziklo osoan, baina bereziki haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean.

OMEk azaldu duen bezala, kalitatezko ebidentzia zientifikoen bidez frogatu da emaginen zainketek amaren eta jaioberrien emaitzak hobetzen laguntzen dituela.

Beraz, emagin baten zaintzaren bila bazabiltza, zure beharetara egokitua; bai saio bakarra behar baduzu, bai emagin berarekin harudunaldiaren jarraipena egin nahi baduzu. i

Honetan lagun zaitzakegu:

  • Lagundu nahiz eta zure haurdunaldia arriskuzko haurdunaldia izan eta Osakidetzan erreferentizazko emagina ez izan.
  • Haurdunaldiari, erditzeari edo erditu osteari buruzko zalantza espezifikoak argitu; elikadura, ariketa, gomendatutako irakurketak, mina hobeto nola eramatea, etab.
  • Haurtxoaren gorputz-jarrera balioztatu, sabelaldea haztatuta. Posturarik onenean ez badago, balilabideak ematen dizkizuegu ahalik eta ondoen jar dadin.
  • Erditze-plan bat egiten lagundu.
  • Haurdunaldiko eta erditzeko protokoloei, ebidentzia zientifikoei eta interbentzioei buruz hitz egin.
  • Erditzeko prestakuntza indibiduala eta espezifikoa eskaintzen.
  • Aurreko esperientzia txar bat izan baduzu, historia klinikoa ulertzen lagundu.
Kontsulta online nahiz aurrez aurrekoa izan daiteke.

Zure kontsulta presentzialerako, zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).

80