Emaginarekin kontsulta

Deskribapena

Consulta de matrona en Magale, Donostia
Emaginak erreferentziazko osasun-profesionalak gara emakumeen zaintzan ugalketa-ziklo osoan, baina bereziki haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean.

OMEk azaldu duen bezala, kalitatezko ebidentzia zientifikoen bidez frogatu da emaginen zainketek amaren eta jaioberrien emaitzak hobetzen laguntzen dituela.

Beraz, emagin baten zaintzaren bila bazabiltza, zerbitzu hau zuretzat da.
Honetan lagun zaitzakegu:
– haurdunaldiari, erditzeari edo erditu osteari buruzko zalantza espezifikoak argitzea: elikadura, ariketa, gomendatutako irakurketak, mina hobeto eramatea, etab.
– zure haurdunaldia arriskutsua izan arren eta Osakidetzan emagin erreferenterik ez baduzu ere.
– erditze-plan bat egiten laguntzea.
– erditzeko prestakuntza indibiduala eta espezifikoa eskaintzea.
– aurreko esperientzia txar bat izan baduzu, historia klinikoa ulertzen lagundu.

Kontsulta online nahiz aurrez aurrekoa izan daiteke.

Zure kontsulta presentzialerako, zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).

70