Psikologia perinatala

Back To Shop

Psikologia perinatala

65

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Mezu
 bat bidali edo deitu zure hitzordua hartzeko.

Agortuta

Deskribapena

Ama izan eta familia bat sortzea erabakitzen den momentu beretik hasten da eraldaketa, norbera, bikote eta familian besteak beste, eta une horietarako laguntza, sostengua eta orientazioa da profesional eta emakume naizen aldetik eskaintzen dudana.

Psikologia perinatala, haurdundu baino lehenagotik hasi eta haurraren lehenengo urtearen inguru bitartean ematen den laguntzari deritzo. Laguntza honen helburu nagusia, jaioberri, ama, aita eta familiaren ongizate emozionala lortzea da. Denbora-tarte honetan hainbat zailtasun suertatu daitezke: ama eta jaioberriaren arteko lotura-arazoak, heriotza eta dolu perinatala, erditze zail edo traumatikoak, ernaltzeko tratamenduak, erditze goiztiarrak… Momentu hauetan, ama, bikote eta familian dauden gaitasunak oinarri hartuta, egoerari aurre egiteko baliabideak garatzea bilatzen da.

Bestalde, bizi izan ditudan esperientzietan, aipatutako zailtasunetatik aparte, ohikoa izaten da haurdunaldi, erditze eta erditze-ondokoa idealizatua duten emakume eta bikoteekin topo egitea. Batzuetan, gizarteak berak (familiak, lagunak…), idealizazio hori indartu egiten du, garai horietan suertatu daitezkeen emozioa batzuk (tristura, beldurra, intseguritatea…) negatibotzat hartu eta ekidin nahi dituelako. Hauek guztiak ez dira ez negatiboak, ezta positiboak ere, baina sentimenduak izan badira, eta daukaten balioa eman behar zaie bakoitzaren prozesuan ulertu, onartu eta kokatu ahal izateko.