Uretan erditzea

Deskribapena

Parto en el agua

Magalek erditzeetara egokitutako igerilekua eskaintzen du, bai dilatazaioan bai erditzean.

Zertan datza?

Erditzean uraren erabilerak dituen onurak frogatzen ditu ebidentzia zientifikoak:

  • Dilatazio- zein egozte-faseanĀ uretan egoteak lasaitasuna ematen du; eta, horrela, emakumea erabakiak argiagoĀ hartzeko gai da, kontrol handiagoa izatearen sentsazioarekin.Ā (1).
  • Uraren erabilpena eragingarriaĀ da lasaigarri bezala, eta anestestesia epiduralaren erabilpena murrizten du erditzeak eragindako mina lausotzeko.Ā (2).
  • Erditze prozesuan uretan egoteak ez du harreman zuzenik erditze-motarekin, ez Apgarren puntuazioarekin, ez infekzio neonatalekin, ezta unitate neonataleko sarrerarikĀ ere.Ā (3).
  • Erditzean zehar uraren erabilpenak gaixotze-tasa eta hilkortasun-tasa handitzen duen ebidentziarik ez dago.Ā (4).
  • Zazpi erditze kliniko alderatuĀ ziren dilatazio-aldia aztertzeko, eta uretan egondakoek erditze nabarmenĀ laburragoa eduki zuten. Aztertzaileek zioten ez dagoela ebidentzia zientifikorik uraren eragina aztertzen duenik erditzearen hirugarren fasean (plazentaren argiztapenean), eta hori ikertzekoĀ eskatu zuten.Ā (5). Bi ikerketa nagusi egin dira Erresuma Batuan:
    • Burns ikerlana (2001): 2359 emakumeren piszinanĀ izandako arrisku baxukoĀ erditzeak aztertu zituzten 1990 eta 1998 urte bitartean, eta ezaugarri bereko beste emakume batzuen erditzeekin alderatu zituzten (azken hauek ez zuten piszinarik erabili). Honako ondorioak atera zituzten: piszina erabili zuten emakumeek erditze naturala izateko aukera gehiago zuten,Ā anestesia epiduralaren beharra txikiagoa zen, eta lehenerditzeentzat trauma perineala baxuagoa.
    • BesteĀ ikerlanean arrisku baxuko eta uretan izandako 301 erditze aztertu zituzten. Ikerketak estadistikoki frogatu zuen uretan izandako erditzeetan dilatazioa zeinĀ egozte-fasea motzagoa dela, analgesiaren beharra urriagoa dela, eta trauma perineala era baxuagoa dela lehen erditzea duten emakumeentzat.

*Lehen 4 bisitak Donostiako (Gipuzkoa) Magale Etxean egingo dira, eta gainontzeko zerbitzuak familien etxeetan eskainiko dira. Etxebizitza Magale Etxetik edo Deriotik (Bizkaia) 15 km baino gehiagora badago, kilometrajea aparte kobratuko da.

Ā 

Erreferentziak:

1- Richmond 2003; Hall and Holloway 1998
2, 3 eta 4- Cluett and Burns 2009
5- MIDIRS 2008

ZERBITZU HAU EZ DAGO SALGAI ONLINE.
Mezu
Ā bat bidali edo deituĀ informazio gehiago jakiteko.

4.000

Agortuta