“Bapatean mundua gainera erori eta oso urduri jarri nintzen ez bainuen ospitala zapaldu nahi.”

Ama izatea nere ametsa izan da beti eta erditze natural bat
nahi nuela oso argi nuen lehenengo momentutik.
Txikiaren beharrak errespetatzea nahi nuen.

Horrela Magaleko nexkekin kontaktuan jarri ginen beraien hitzaldi batean egon ostean. Eta gaur, abuztuak 31, 3 hilabete egin ditu gure txikiak. 3 hilabete zoragarri pasa ditugu Unaxen alboan eta den dena erditze zoragarri batekin hasi zen.

Ekainak 12 zen gure eguna, berez. Haurdunaldi zoragarria pasa nuen eta maiatzak 30ean zerbait arraroa somatu nuen esnatzean. Pixka bat bustita sentitu nintzen eta Josune eta Clarari komentatu nien, ea likidoa izango ote zen. 


Bizitza normala egiteko esan zidaten eta fijatzeko ea likido gehiago ateratzen zen, hortaz egun osoan zehar bizitza normala egin nuen baina egun guztian zehar urduritasun puntu bat neukan, zerbait berezia zetorrelakoan nengoelako. 

Ezin izan nuen siesta bota eta badaezpada ere janari dexente prest utzi nun. Gauean oraindik zertxobait bustita jarraitzen nuen eta berriz ere Josune ta Clarari abixatu nien berdin nengoela eta noizbehinka kontrakzio txikiak nituela, baina irregularrak eta ez oso maiz. Hortaz, esan zidaten hurrengo egunean horrela jarraitu ezkero ospitalera igo beharko nintzela ikusteko ea ura edo flujoa zen. 


Bapatean mundua gainera erori eta oso urduri jarri nintzen
ez bainuen ospitala zapaldu nahi (dena ondo jun ezkero)
eta ezin izan nion negarrari eutsi.

Ordura arte bezela erditze politt bat bisualizatzen jarraitu nuen eta lasaitzeko dutxa bat hartu. Ohera gaueko 12tan sartu nintzen, ospitalarengatik bildurtuta, geroz eta tripako min gehiagorekin, eta maiatzak 31n, goizeko 1etan bapatean urak hautsi eta barrutik ateratako ohiu batekin ohetik salto egin nuen. Benetan? 12 egun aurreratuko da gure txikia? Gu ikusteko gogoz eta gu bera laztantzeko desiatzen!

Hor jakin genuen erditzea martxan zela. Clarari deitu genion abixatzeko erditzea abiatu zela, Unax bazetorrela. Nire bikoteak, Odeiek, eta Clarak lasai egoteko esan zidaten. Odeiek ohean sartzeko esaten zidan, oso luzea egingo zitzaidala bestela. Baina ezin nuen, 2-3 minuturo kontrakzioak nitun eta potenteak ziren hasiera hasieratik. 

Pelotan, pasillotik ibiltzen, pelbia mugituz, dutxan sartuz pasa nituen 2 ordu eta azkenean goizeko 3retan, 2 minuturo kontrakzioak nituela, Clarari berriz deitu eta etortzeko esan genion. Oso oso azkar zijoan dena, ezin genuen sinistu.


Odei oso garrantzitsua izan zen erditze osoan zehar, bere beharra nuen baino nik nere txokoa behar eta sortu nuen, dutxa barruan, iskin batean, ur beroaren azpian. Unax eta ni, ni eta Unax, biak lanean, biak gogotsu eta gozatuz. Bata besteari entzuten eta laguntzen.

Clara 3:25ak aldera iritsi zen eta izugarrizko poza izan zen bere ahotsa entzutea eta bere aurpegi alai eta lasaia ikustea. Esan nion oso maiz eta oso potenteak zirela kontrakzioak eta horrela 24 ordu ezin nituela pasa. 


Bere hitz goxoak entzuten asko lasaitu nintzen
eta nere txokoan kontzentratuta jarraitu nuen,
arnastuz, gorputza entzuten. 

Josune 3:45 aldera iritsi zen eta tentsioa, pultsoa, umearen taupadak entzun ondoren piszina bete zuten. Oso azkar zijoan dena eta 4:30 aldera salara joan nintzen, piszinara. Salan sartu eta Josunek eta Clarak zerbait jarri zuten sekulako usain goxoa botatzen zuena. Zutik, bapatean, egozpeneko kontrakzio gogor bat etorri zitzaiten, bultzatzeko sekulako gogoak nitun eta barrutik garrasi sakon eta potente bat atera zitzaiten. Uretan sartu eta inork ez zuen imaginatzen horren azkar joango zenik, baina hurrengo 2 kontrakzioekin Unax gurekin zen! 4:46 ziren. 


Oso intentsoa izan zen, zoragarria benetan.
Eta neretzako oso garrantzitsua izan zen
den dena sentitzea, Unax sentitzea.

Gure txikia lo seko jaio zen, bai! Eta ni izan nintzen bera besotan hartu zuen lehenengo pertsona, ama, amaren besoetan, goxo goxo. Hortik aurrera plazentaren egozpena eta laktantzia oso ondo joan zen. Ezin hobeto! Unax nere bularrean 2 ordu terdiz egon zen, biluzik. Gero aitaren gainean, azala azalarekin. Eta hiruok ohean sartu ginen, ezin nuen imaginatu horren zoragarria zela erditzea.

Bera ikusten deten bakoitzean erditzea datorkit burura, eta horrekin batera irrifar erraldoi bat. Erditu eta handik hilabete terdi pasa arte gauero ohera sartzen nintzen bakoitzean erditzean pentsatu eta irrifar batekin lo hartzen nuen. Oraindik ere, noizbehinka, burura datorkit erditzea, ze zoragarria izan zen. Josune eta Clarak erditzea nere bizitzako momentu politt eta bereziena izatea lortu zuten, mila mila esker Odei, Unax eta Ihintzaren partez.


Hau idazten oraindik oiloipurdia jartzen zait,
berriz ere erditze bera bizi nahiko nuke. Ez daukat hitzik nere zoriontasuna azaltzeko eta hitzik erez eskerrak emateko
bi neska puska hauei, Josune ta Clara.

Mila mila esker Josune, Clara, Odei eta Unax.