“Amak bere gorputzean konfidantza osoa izanez errespetatua izatea nahi zuen. Aitak parte-hartze aktibo bat zuen desio.”

Ongi etorri Xuban,

Askotan hitz egin dugu zutaz azken bederatzi hilabeteetan, baita lehenago ere… ez pentsa. Nolakoa izango zen haurdunaldia? Zein erditze mota nahi genuen? Nolakoa izango zen erditzea? Ze itsura izango zenuen? Prest ahal geunden bizitza berrirako? Gure lehenengo semea zara, normalak dira zalantza hauek, ez kezkatu.

Azkenik elkar ezagutu dugu urtarrilaren 29 baten lehen minutuetan, gure etxean goxo-goxo musika lasaia entzuten, kandelek ematen duten argiarekin zu itxoiten masaje, usain atsegin eta laztanen artean, maitasunez beteriko hitzek ematen duten beroarekin.


Hau zen zuretzat nahi genuena eta lortu dugu ordu asko
borrokatu eta gero, ez zeneukan presarik maitia,
ez zenuen behar. 

Amak bere gorputzean konfidantza osoa izanez errespetatua izatea nahi zuen. Aitak parte-hartze aktibo bat zuen desio. Besteak beste arrazoi hauengatik erabaki genuen etxean jaio zintezen saiatzea. Hau da egin dizugun lehenengo oparia, bereziena, haziko zara eta ulertuko duzu guztia.

Denbora behar zenuen jaiotzeko Xubantxo eta horretan aritu ginen guztiok lanean, amatxo, aitatxo, Josune eta Igone. Denbora, pazientzia, lasaitasuna, maitasuna, intimitatea, indarrak…hori zen guk behar genuena eta hori baina askoz gehiago jaso genuen hain berezia zen une horretan.


Zoragarria izan da bidaia honaino eta
aurrera darrai. Lortu dugu, etxean jaio zara maitasunez,
errespetuz eta familia osatu dugu.

Mila esker Xuban oso ondo egin zenuen zure lana. Mila esker Magaleko emaginak haurdunaldi guztian zehar egindako lanagatik, emandako azalpen guztiengatik, zuen profesionaltasunagatik, gugan sinesteagatik eta guri ere sinesten irakasteagatik. Mila esker Clara, Josune eta Igone oso pertsona bereziak zarete guretzako.

Joana eta Imanol.