Ziklo menstrualeko Bidelagun

Ziklo menstrualeko Bidelagun

Zure ziklo menstruala eta zure ugalkortasun zeinu printzipalak ezagutzen laguntzen zaitugu.

Ugalkortasunaren Ezagutza

Ziklo menstrualaren jarraipena egitea oso interesgarria da, gure ongizate eta osasunari buruz informazio asko eman dezakeelako. Izan ere, ACOG (The American College of Obstetricians and Gynecologists) eta AAP (American Academy of Pediatrics) elkarteek, bostgarren zeinu bital bezala definitu dute, tenperatura basala, frekuentzia kardiakoa, arnas frekuantzia eta presio arterialarekin batera.

Ugalkortasunaren Ezagutza, ziklo menstrualaren erregistroa egitean oinarritzen da eta emakumeon ugalkortasun zeinu printzipalak behatzen dira (tenperatura basala, moko zerbikala eta posizio zerbikala) beste zeinu batzuekin batera (spotting, bularreko mina, mittelschmerz…). Ondoren interpretatu egiten dira, zikloaren eta faseen jarraipena egin ahal izateko.

Zertarako balio du honek?

  • Autoezagutza bezela egin daiteke, faseen arteko aldaketez ohartarazteko eta gure gorputzak jasaten dituen aldaketak ikusteko.
  • Haurdunaldia bilatzeko, zikloko egun fertilenak zeintzuk diren detektatuz edo haurdunaldia lortzeko arazorik egotekotan, honen arrazoia zein den jakiteko eta modu holistikoenean, interbentzio gutxienekin, konponketa bilatzeko.
  • Antikonzepzio natural bezala ere erabili daiteke, %99,4ko eraginkortasunarekin.
  • Hormona desorekak identifikatzeko, haurdunaldia lortzea oztopatu dezaketenak edo beste sistema batzuengan eragina dutenak, adibidez, tiroidesa, sistema inmunea etab.

Gure kontsultan, Mariak (emagina eta ugalkortasunaren ezagutzako instruktoreak), gai guzti hauek modu indibidual eta pertsonalizatu batean artatuko ditu. Ordu beteko kontsulta bat izango da, non ondorengoei buruz hitz egiten den: emakumeen ugalkortasunaren funtzionamendua (gizonezkoena, haurdunaldia edota antikonzepzio kasuetan ere azalduko da), zikloan inplikaturiko hormonak eta hauen funtzioa, grafika baten ezugarri printzipalak eta nola irudikatu emakumearen ugalkortasun zeinuak bertan (moko zerbikala, tenperatura eta posizio zerbikala) eta baita grafikaren interpretazioa nola egin.

Bikoteak antikonzepzio modura erabili nahi izatekotan, jarraitu beharreko normak azalduko dira eta jarraipenezko kontsulta eskeiniko da sortu daitezkeen zalantzak argitzeko, izan ere metodoaren eraginkortasuna %99,4koa da betiere, instruktore baten jarraipen gertua dagoenean.

Zikloarekin erlazionaturiko beste kontsulta batzuk ere artatuko dira, adibidez: amenorreak, antikonzepzio hormonala nola utzi, ziklo oso laburrak edo luzeegiak, odol jario eskasak edo gehiegizkoak, nerabeentzako kontsultak, etab.

Salneurria:
1. kontsulta: 80€
Jarraipen saioak: 70€