Date Archives 10 mayo 2020

«Dena primeran dagoela esan diguten arren, ezin omen da gehiago itxoin, eta bihar erditzea induzitzeko ohea erreserbatu digute ospitalean. Atzo ospitaleratu behar genuen berez, baina aitatxok eta biok azken momentura arte itxaron nahi izan dugu zure kabuz etortzea erabakiko zenuelakoan.»

41 + 6.eguna. Gaur egin dugu erditze aurreko azken ikuskapena. Dena primeran dagoela esan diguten arren, ezin omen da gehiago itxoin, eta bihar erditzea induzitzeko ohea erreserbatu digute ospitalean. Atzo ospitaleratu behar genuen berez, baina…

Read More

«Bapatean poltsa hautsi da, alua irekitzen tope, olatuak bata bestearen atzetik… indar basati batek lurrera botarazten nau, lau hankatan jarri naiz, olatu erraldoiak hasi dira… Aupa Lur!! Aupa ni!!»

Igandea urtarrilak 12; kalera atera gara paseotxo bat ematera eta bapatean sekulako mina sentitu dut pelbian ( bidea egiten hasi zara?). Handik gutxira berriro mina, puntzada bat bezala sentitzen dut… Ez, hauek ez dira uzkurdurak….

Read More