“Zein ederra izan den ama izateko erabakia hartu nuenetik gaur egunera arte Magale etxea.”

Zein ederra izan den ama izateko erabakia hartu nuenetik gaur egunera arte Magale etxea. Zuen publikazioak eta familien testigantzak irakurtzen orduak pasa ondoren, guztiz idealizatuak zintuztedan; gaur esan dezaket errealitateak fikzioa gainditu duela. Hau bizitako esperientzia partekatzeko idatzia, baina bereziki zuentzako esker eta maitasun gutuna.

Abentura hau itsasontzian ozeanoa gurutzatu banu bezala irudikatu dut, helmuga Lur izeneko oihan ezezaguna zelarik (orain ez dut helmuga gisa ikusten, hasiera eraldatzaile gisa baizik). Irakurtzean agian pentsatuko duzue Mobidic edo Master and Commander friki bat naizela jajaja ez baina analogiarekin gozatu dut, espero zuek ere gozatzea!

Emakume bezala ahalduntze prozesu oso potentea bizi izan dut, nire gorputzarekiko harremana aldatu da, eta hori, hein handi batean, zuek bidelagun izateari esker izan da. Haurdunaldiaren hasieran, nire gorputza hondartzan lasai ainguratuta zegoen belaontzi lirain, fin eta arrunt gisa hautematen nuen. Haurdunaldian zehar nire gorputza Galeoi handi, indartsu eta boteretsua izan da, geldiezina, inoiz izan dudan ederrena.

Bidean zerekin topatuko nintzen ez nekien, galduta sentitzen nintzen. Magale etxera iritxi ginenetik tripulazio ezin hobea izan dut bidelagun, lau emagin nor baino nor maitagarriago. Prestakuntzan eta etxean erditze aurreko bixitetan itsasontzia puntu-puntuan prestatzen lagundu didazue; bideko mapa sortu eta norabidea zehaztu dugu elkarrekin; itsasontziaren fisiologiari buruzko informazioz bete da liburutegia; itsasoko olatuei, hauek surfeatzeko moduei eta bidean aurkituko nituen zailtasunen aurrean suertatu daitezkeen beldurrei hitzak jarri dizkiozue.

Lur hartu aurreko ekaitzerantz gerturatzen geundenean zuen presentzia hutsak indarrez eta segurtasunez bete ninduen, izan zenuten prestutasuna izugarria izan zen. Josuneren irribarreak eta presentzia ziurrak, Patriren begiradak eta besarkadak, Bakartxoren borroka- indarrak, pasioak eta perfekzionismoak, Mariaren konplizitate guiñoak, alaitasunak eta goxotasunak… ezin da hitzez adierazi zeinen hauspo potenteak izan diren. Hain denbora gutxian zenbateko miresmena.

Uste baino gehiago kosta zitzaion Galeoiari ekaitzean murgiltzea, bere denbora behar zuen. Bi bide ezberdin agertu ziren orduan gure parean: bata orain arte erabakitakoa, eta bestea mapan oso zehaztua ez zegoen bat. Bigarrenak tripulazio aldaketa zekarren, espektatibak haustea, norabidea aldatzea, itsasontziari motorra jartzea, horrek eragiten zidan beldurrarekin. Biek zituzten arriskuak. Bidegurutze horretan, Bakartxoren eta Mariaren bixita izan genuen, ze poza sentitu nuena. Mariak Lur tripa barruan ukitu zuenean maitasunez betetako besarkada izan zen biontzat! Momentuan ez nintzen kontziente etxeko momentu hark gerora emango zidan indarraz! Bakartxok eta Mariak egoera goxo baloratu zuten, ez zitzaigun entzundako guztia gustatu baina onena zen oihanera salbu iristeko: bigarren bidea hartu genuen.

Norabide aldaketa ez zen erraza izan; tripulazio berriarekin izandako hartu-emana gazi- gozoa izan zen, bidea arrotza, olatuak izugarri handiak… baina zuen presentzia arnasten zen airean une oro, eta horrek euri zaparrada frexkoa eta energikoa zen niretzat. Azkenean, nekatuta baina Lur hartu genuen! Ze ederra, bizitasunez betetako oihan ezezaguna eta basatia! Hori bai, mapa berria behar zen!

Lurralde berri hartako lehen egun horiek oso gogorrak izan ziren. Tripulazio berriaren babes falta sumatu nuen, bereziki bizilagun oso baina OSO desatseginak tokatu bait zitzaizkigun gelan: oihuak, diskusioak, haien umearen negar geldiezina… Hortaz gain, edoskitzearen inguruko aholkuak eta orientazioak emaginaren araberakoak ziren, a ze nahasmena!

Hiru egunetara, gure habira iritsi ginen, por fin! Bakartxo, bixitan etorri zinenean argia izan zinen guretzat, bihotz-bihotzez zeinen eskertuak gauden. “El Meteorito” liburuari erreferentzia eginez, “cual hada madrina y guru de la teta recolocaste a Lur y la lactancia fluyó, y al igual que la leche, mis lágrimas acumuladas también fluyeron al preguntarme que tal estaba emocionalmente”. Edoskitze taldean hilabete hauetan pila ahaldundu nauzu, zure diskurtso feministarekin zeinen indartsu sentitu naizen ama identidadean! Laura Gutmanen “La maternidad y el encuentro con la propia sombra” liburua irakurtzen nabil y me esta removiendo mucho… en el buen sentido, mila esker aholkuagatik, bide honetan eboluzionatzen laguntzeagatik!

Edoskitze taldeak eta Amatasunean hazten taldeak pila lagundu naute erditzeondoko prozesuan. Hasteko, espero nuen eta izan ez zen erditzearen doluan, kontaktua behar nuen Magale etxearekin, bereizketa progresiboago bat, eta bi taldeek beste gauza askoren artean hori baimendu dute. Gainera, amen arteko harremana, de igual a igual, zeinen beharrezkoa den ohartu naiz, pila bat ikasi dut haiek entzuten, behatzen, eta haiekin konpartitzen, eta nire ustez bizitza osorako laguna izango den Ainara ezagutu dut. Amatasunean hazten taldean, Beak sentitzen genituen sentimendu nahasiei hitzak jarri dizkie, askotan zentzua eman die, eta hauek kudeatzeko tresnak eman dizkigu. Zer gehiago eskatu daiteke, ze zortedunak!

Orain nire gorputza ez da Galeoia, oihanean barrena erreka eta ibai bizietan zehar ibiltzeko moldatuta dagoen egur noblezko txalupa baizik, begi-bistako zauriak dituena baita ez hain bistakoak direnak ere. Bizitakoari esker eraldatu naiz, ari naiz, pertsona bezala eboluzionatzen, baloratzen ikasten, ahaldutzen, indartzen, barruko itzalari begiratu eta gustoko ez dudana onartzen saiatzen, lehentasunak zehaztzen… guzti honek Magale du oinarrian, zuen indarra!! Mila mila esker bihotz-bihotzez!

Maite