“Ez dakit Nataliak nire urduritasuna sumatu zuen edo ez, baina gauza asko azkartzen hari zen eta buruan Mariaren “Ordubetera nago zuen etxean” neukan. Mmmhhh…. Ta orain??”

Erditzea.

Ia astebete pasa da baina oraindik fresko ditut Abuztuaren 23ko ordu guztiak.

Goizeko 7:30ak ziren eta Nataliak ukalondoka esnatu nindun, kontrakzio txikiak baina jarraiak eduki zituela goizeko 3tik eta ez zirela gelditzen esanez.

Ni lasai nengoen, banekielako oraindik ez zela Mattin jaiotzeko momentua, 38 aste eta 3 egun pasa baitziren bakarrik eta Landetara joan ginen horregatik… Bai bai, Landetan ginen asteburua pasatzen Eric, Ane eta Adriarekin batera.

3 lagunak esnatu gabe, paseo bat ematera joateko esan nion Nataliari, haize pixkat hartzeko eta ea kontrakzioak pasatzen ziren ikusteko. Hala ere, “Contracciones” izeneko app-a martxan jarri eta segimendua egiten hasi ginen. Ordubete hortan, kontrakzioak suabeak ziren eta irregularrak, hortaz gu lasai.

Etxeratu ginen, gosaltzeko gogoarekin, eta bitartean Magaleko emaginekin genuen Whatssapp taldean komentatu genuen gure egoera, beraien iritzia jakiteko. Neskek, normala zela esan ziguten eta amago bat izan zitekeela baita ere, baina badaezpada etxera bueltatzen joateko pixkanaka.

Ondo gosaldu, lagunak agurtu eta hala egin genuen. Bidai osoan zear jarraitu zuten kontrakzioek.

Etxeratu ahala, beste monitorizazio bat egin genuen ordubetekoa, emaitza berdinarekin: Kontrakzio suabeak eta irregularrak. Emaginek, ondo bazkaldu eta siesta egiten saiatzeko gomendatu ziguten. Bazkaldu bai, baina lo gutxi egin zuen Nataliak, kontrakzioek boikoteatuta.

Ni bitartean sukaldea garbitu, tortilla patata egin, sala txukundu, sukaldea berriro garbitu…

Arratsaldea aurrera zijoan, eta Nataliak berdin jarraitzen zuen, nahiz eta tarteka kontrakzioak potenteagoak izan. Poltsa etzuenez puskatu ere, “amagoa” edozein momentutan geldituko zela nuen buruan.

20:30ak aldera, intentsitatea handiagoa zen kontrakzio momentutan eta Nataliak egiten zituen orroak ozenagoak. Hori ikusita, Magaleko taldean guardian zein zegoen galdetu nuen, norbaitekin hitz egiteko eta egoera baloratzeko. Minutu gutxitara, Maria emaginak deitu zidan eta egoera azaldu nion.

Berak dena normala zela zioen, baina orduerdi pasa eta berriro deitzeko eskatu zidan (bera ordubetera egonik gure etxetik). Nataliari galdetu eta ondo iruditu zitzaion. Telefonoa eskegi eta hurrengo kontrakzioan, Nataliak iritzia aldatu eta Mariari deitzeko eta etortzeko ya eskatu zidan, malko batzuen artean (beranduago jakin nuen, ordubetera zeudenaren datu horrek bildurtu zuela eta horregatik malkoak).

“A sus órdenes!” Mariari deitu eta ziztu bizian etortzeko esan nion, hau oso azkar zijoalako. Hala ere, hurrengo kontrakzio osoa grabatzea otu zitzaidan eta Whatssapp taldera bidali, beraien iritzia jakiteko. Erantzuna jaso aurretik, “PLASSSS”, ur poltsa puskatu zen!

Ez dakit Nataliak nire urduritasuna sumatu zuen edo ez, baina gauza asko azkartzen hari zen eta buruan Mariaren “Ordubetera nago zuen etxean” neukan. Mmmhhh…. Ta orain??

Josuneren Whatssapp bat azaldu zen taldean. “Kaixo, bidean gaude” besterik ez zuen esaten. Nik mugikorra alde batera utzi eta Nataliri dena ondo zijoala eta normaltasunaren barnean zegoela dena. Momentu batean, komunera mugitu zen eta bertan lau hanketan kontrakzio potenteak jarraitzen zituen edukitzen. Laguntzeko, berarekin batera arnasketa sinkronizatuak egitera behartzen nuen, hortan konzentratzeko.

21:15 aldera tinbrea. Ia galdetu gabe, beheko atea ireki, goikoa erdi irekita utzi eta Nataliarekin bueltatu nintzen. 2 minututara Josune azaldu zen gure aldamenean. (Baina bera ez zegoen guardian… Ala bai??). Bere goxotasunez, Nataliaren besoa ukitu eta agurtu gintuen. Nataliaren lasaitasuna biziki sumatu zen.

Taupadak neurtu, Natalia ondo zegoela baieztatu eta Mattinen logelara joan zen, guk prestaturiko tresnak hartzera. Bere albora gerturatu eta galdetu nion “Josune, ez dakit zer deritzozun, baina ondo egin dut zuei abisatzen, ezta?” Erantzuna ez zait inoiz ahaztuko: “Noski baietz, Mattin laister jaioko da.”

A zer nolako aldaketa nire barnean! Banekinen kontrakzio fuerteak zirela, banekien poltsa puskatuta zegoela, baina Josunek hitz horiek esan arte, ez nuen “erditze-txip”-a jarri.

GoPro-a salatik hartu, ispiluan jarri, eta grabatzen utzi ondoren, Nataliarekin jarri nintzen hurrengo kontrakzio guztietan bera laguntzen.

21:50tan Mattin jaio zen. Josunek Nataliari emandako aholkuekin (bultzada fuerteak egin edo noiz ez bultzatzearen aholkuak), erditzea primerakoa izan zen, urradura eta punturik gabe.

Mattinek hasieran arnas hartzeko arazoak zituen, baina masaje eta anbuaren laguntzarekin, 2 minututan lortu zuen ahotik arnas hartzea. Odola garbitu eta ohera lagundu zioten emaginek (ordurako Maria eta Ohiane iritsiak ziren).

Zilbor-hesteak taupadarik ez zuenean, nik moztu nuen. 40 minututara, karena atera zen, oso-osorik eta arazorik gabe.

Dena txukundu eta edoskitzeari buruz aholku pare bat eman ondoren, gaueko 23:50tan ospa egin zuten gure etxetik.

Mattin gurekin zen eta etapa berri eta polit bat hastear zegoen. 

Aita.