Asteroko erditze aurreko prestakuntza

Back To Shop

Asteroko erditze aurreko prestakuntza

450

** PRODUKTU HAU EROSI BAINO LEHEN, idatzi info@magale.eus-era, ziurtatzeko zure taldean lekua dagoela.

 

Deskribapena

Erditzeko eta amatasunerako prestatzea gai konplexua da, alderdi fisikoa, psikologikoa eta emozionala landu behar dira, informazio eguneratua eta kalitatezkoarekin. Honegatik, gure taldea emaginak, fisioterapeutak eta perinatal psikologak osatzen dute.

Magale Etxean espazio seguru bat aurkituko duzu. Bertan, alderdi hauek guztiak zaintzen ditugu, talde txikien pribatutasunean, tabu gabe hitz egiteko. Zure beldur eta zalantzak guztiak argituz gurasotasunaren hasiera ahalbidetzeko.

Klaseen gaiak honako gaietan oinarritzen dira. Talde bakoitzak dituen beharretara egokitzen ditugu:

  • Nutrizioa. Ezagutu zein elikagai, infusio eta abar. gomendatzen ditugun hiruhilabete bakoitzean haurdunaldi seguru eta hobea izateko.
  • Beldurrak. Mamu horiek guztiak ezagutu eta elkarrekin lan egin dezagun hauek kudeatzeko.
  • Pelbis librea. Haurra jaiotze prozesuan kanaletik jaisten ari den bitartean egiten dituen mugimenduak erakutsiko dizkizuegu. Gure pelbisak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu eta erditze-lanetan emaitzak hobetzen laguntzeko.
  • Posizioak eta mugimendua. Erditze ona izateko oinarrizkoa. Zure gorputza jakintsua da eta prozesuan zehar posizio onenak hartzera gidatuko zaitu eta posizio bakoitzean zer gertatzen den ere erakutsiko dizugu. Epidurala izan ala ez, fase bakoitzari etekinik handiena ateratzeko.
  • Emozioak. Haurdunaldia, erditzea, erditzeondokoa… Emozioz betetako mendi errusiar mendi bat dira. Batzuetan ez dakigu normala den sentitzen duguna edo isiltasunean eraman behar dugun. Hitz egin dezagun honen guztiaren inguruan, ikusiko duzu zure inguruan ehundutako emakumeen sarea oso sendoa dela. Gure psikologo perinatalak hobeto ulertzen laguntzen dizu eta emozio berriak kudeatzeko tresnak eskaintzen dizkizu.
  • Gorputza orekatzeko eta erditzea arintzeko teknikak. Ehundaka urtez Mexikoko emaginak erabili dituzten teknikak eta ariketak egiten ditugu pelbiseko zorua, ligamenduak eta umetokiko muskuluak erlaxatzen laguntzeko eta haurra hobeto kokatzen laguntzeko.
  • Bikotearen zeregina erditzean. Nola prestatu erditzea talde moduan? Zer egin dezakezu laguntzeko?
  • Erditze Plana. Pausoz pauso joango gara zure beharretara egokitzen den erditze plan bat marrazten.
  • Masaje perineala. Nola egin,  zure gorputzarekin konektatzeko eta zure anatomia hobeto ezagutzeko jarraibide onenak azalduko ditugu.
  • Erditze ondokoa. Askotan ahazten dena! Batzuetan badirudi gure helburua erditzea dela baina ondoren mundu berri, erraldoi eta ezezaguna aurkitzen dugu. Etapa hau behag bezala prestatzen dugu beharrezko laguntza izan eta gozatu ahal izateko.

Presentzialeko aukeran eskeintzen dugu:

2 orduko 10 saio. Gainera,  bakarkako kontsulta bat emaginarekin haurdunaldian zehar edo zoru pelbiko balorazioa erdiondoan (erditu eta hurrengo 3 hilabeteetan).

Gehitzeko:

  • Gure emaila eskura izango duzue edozein zalantza izanez gero nahiz eta ikastaroa bukatu izana.
  • Online jarraitzea aukera dago nahi izanez gero.
  • Arreta telefoniko zerbitzuetan %10 deskontua.

Taldeak:

Osteguna 17:00-19:00
Erditze ustezko data uztailak, abuztua eta Iraila
Hasiera maiatzaren 15a.
Astelehena 16:30 – 18:30h.
Erditze ustezko data urria eta azaroaren lehenengo astea
Hasiera uztailak 21
Zure zain gaude Magale Etxean, Donostian (Gipuzkoa).