Atzo Donostin ginala, Bakartxo eta Laurarekin topatu ginan sorpresaz! Bakartxo eta Laura gure erditzean gurekin egon zian Magaleko emaginak dia. Amatxoren tripa barruan zinanean erabaki genun zure erditzea etxean izatea nahi genula. Etxean jaioko zinala jakiteak segurtasun eta lasaitasun haundia ematen zigun eta azkenean horrela izan zan! 2021eko maiatzaren 6an, gaualdean jaio zinan gure etxeko egongelan.
Lasai lasai atera zenun lehenengo burua, eta gero gorputza. Negar pixkat egin zenun hasieran baina besotan hartu genizunean goxo goxo gelditu zinan. Segituan ireki zenitun begi haundi hoiek, titia bilatu eta azkar hartu zenun lo, lasai, etxean.
Munduko umetxorik politena zinala iruditu zitzaigun…
Ordutik, egun hori goxotasun haundiarekin gogoratzen degu eta horregatik Bakartxo eta Laurarekin topo egiteak tripak pixka bat mugitu zizkigun, zure erditzearen eguna burura etorri zitzaigulako eta beraiek egun berezi horren parte garrantzitsu bat izan zianez, maitasun haundia diegulako. Mila esker beti bioi.
Mila esker guztiagatik Magale.
Leire, Oskarbi eta Maia.