Ilargi 2021eko maiatzak 22 Haurdunaldiko azken egunerarte, etxetik geroz eta gertuago badaezpada, baina furgoneta hartu eta irteerak egiteko aprobetxatu genituen asteburuak. Labastidan geunden bapatean kulero bustiekin esnatu nintzenean. Goizeko 7ak ziren. Bikotea, Antton, aldemenean…
“Erditzeak baieztatu dit emakumeak erabateko gaitasuna duela erditzeko, beti ere, ahaldunduta badago, bere gorputzarengan konfiantza baldin badu eta eguneratutako informazioa esku artean badauka.”
Erdi(bi)tu naiz SUSTRAI: 2017ko Martxoaren 2a. “Bultza. Bultza. Bultza. Bultza”… “Bultza”… “Hartu arnasa”… “Bultza”. “Bultza Naroa!”… “Bultza. Bultza. Bultza”, Clarak… “Bultza. Bultza. Hartu arnasa”, Josunek… Bukatu da kontrakzioa. “Atera behar da”, entzun diet. Taupadak…
“Zein ederra izan den ama izateko erabakia hartu nuenetik gaur egunera arte Magale etxea.”
Zein ederra izan den ama izateko erabakia hartu nuenetik gaur egunera arte Magale etxea. Zuen publikazioak eta familien testigantzak irakurtzen orduak pasa ondoren, guztiz idealizatuak zintuztedan; gaur esan dezaket errealitateak fikzioa gainditu duela. Hau bizitako…
“Eskerrik asko bihotzez Mireni, beldurrak beldur nire etxean erditzeko borondatea sustengatu nahi izateagatik.”
Goizeko 4ak eta piko izango ziren bi hots-kolpek esnatu nindutenean. Ohartu nintzen hauek uterotik zetozkidala eta komunera abiatu nintzen zertxobait urduri. Pixa egiteko eseri nintzen, baina alutik isurtzen zitzaidan likido garden hura ez zela pixa…
“Hitz hauek gogotsu eta pozik idatzi ditut, haurdun nengoenean besteen testigantzak irakurtzeak ahaldundu eta indarra eman baitzidaten.”
Aretzen erditzea. Hitz hauek gogotsu eta pozik idatzi ditut, haurdun nengoenean besteen testigantzak irakurtzeak ahaldundu eta indarra eman baitzidaten. Espero dut nire esperientziak ere horretarako balio izatea. Abenduak 5, larunbata, dagoeneko 38. astea osatu dugu…
“Haurdunaldia esperientzia hunkigarria izan zen, berezia, energiaz betea eta boteretsu sentitu nintzen. Bizitza markatuko zidan bide garrantzitsu honetan nire prozesuen jabe izan nahi nuela argi eduki nuen.”
Nikoleren erditzea. Kostata baina heldu zaigu gure esperientzia konpartitzeko unea. Ez naiz barruan daukadana idatziz ateratzeko ohitura daukan horietakoa, baina bikotearen laguntzaz bizi izandakoa ahalik eta ondoen deskribatzen saiatuko naiz. Nire erditzea lagun eta senitartekoei…
“Ez dakit Nataliak nire urduritasuna sumatu zuen edo ez, baina gauza asko azkartzen hari zen eta buruan Mariaren “Ordubetera nago zuen etxean” neukan. Mmmhhh…. Ta orain??”
Erditzea. Ia astebete pasa da baina oraindik fresko ditut Abuztuaren 23ko ordu guztiak. Goizeko 7:30ak ziren eta Nataliak ukalondoka esnatu nindun, kontrakzio txikiak baina jarraiak eduki zituela goizeko 3tik eta ez zirela gelditzen esanez. Ni…
“Nire testigantzak polita izan behar zuen, kutsu “negatiborik” (baldin badago) gabea. Baina ez zen erreala izango, benetazkoa. Erreala izateko momentu hau iritsi arte itxaron beharra nuen.”
BIZIA SORTZEAK SORTUTAKOAK Zenbat kostatu zitzaidan erditzeko etxeko argazkiak lehenengo aldiz ikustea, edo beste guraso batzuen testigantzak irakurtzea, baita neureari hitzak jartzea ere. Beldurra nuen barruraino sartuta. Itxita nengoen. Badirudi momentua iritsi dela, bai, heldu…