Gracias a esta maravillosa familia por compartir este video, en el que se ve lo fácil, bonito y emocionante que puede llegar a ser un parto en casa ♡ https://magale.eus/wp-content/uploads/2021/01/parto-andrea.mp4
«Haurdunaldia esperientzia hunkigarria izan zen, berezia, energiaz betea eta boteretsu sentitu nintzen. Bizitza markatuko zidan bide garrantzitsu honetan nire prozesuen jabe izan nahi nuela argi eduki nuen.»
Nikoleren erditzea. Kostata baina heldu zaigu gure esperientzia konpartitzeko unea. Ez naiz barruan daukadana idatziz ateratzeko ohitura daukan horietakoa, baina bikotearen laguntzaz bizi izandakoa ahalik eta ondoen deskribatzen saiatuko naiz. Nire erditzea lagun eta senitartekoei…
«Fácil, llevadero, agradable, el embarazo estaba siendo algo con lo que realmente estaba disfrutando, ¿y todas las historias de lo desagradable y difícil que era? Nada. ¿La rara era yo? No lo creo.»
Ongi etorri Mattin. La historia del embarazo extraordinariamente (extra)ordinario. 2020, estaba claro, el número era redondo, nuestra entrada en los 30, todo era perfecto. Fácil, llevadero, agradable, el embarazo estaba siendo algo con lo que…
«Nire testigantzak polita izan behar zuen, kutsu “negatiborik” (baldin badago) gabea. Baina ez zen erreala izango, benetazkoa. Erreala izateko momentu hau iritsi arte itxaron beharra nuen.»
BIZIA SORTZEAK SORTUTAKOAK Zenbat kostatu zitzaidan erditzeko etxeko argazkiak lehenengo aldiz ikustea, edo beste guraso batzuen testigantzak irakurtzea, baita neureari hitzak jartzea ere. Beldurra nuen barruraino sartuta. Itxita nengoen. Badirudi momentua iritsi dela, bai, heldu…
«Dena primeran dagoela esan diguten arren, ezin omen da gehiago itxoin, eta bihar erditzea induzitzeko ohea erreserbatu digute ospitalean. Atzo ospitaleratu behar genuen berez, baina aitatxok eta biok azken momentura arte itxaron nahi izan dugu zure kabuz etortzea erabakiko zenuelakoan.»
41 + 6.eguna. Gaur egin dugu erditze aurreko azken ikuskapena. Dena primeran dagoela esan diguten arren, ezin omen da gehiago itxoin, eta bihar erditzea induzitzeko ohea erreserbatu digute ospitalean. Atzo ospitaleratu behar genuen berez, baina…
«Bapatean, tsunami batek lau hanketan jartzera bultzatu ninduen. Orduan, oihu, negar, koxka egiten hasi nintzen.»
39. astean haurdunaldiari itxiera eman behar niola sentitzen hasi nintzen. Horretarako, niretzako denbora gehiago hartzen eta meditatzen hasi nintzen. Miruri ongi etorria emateko prestatzen hasi nintzen. Arratsaldero yoga eta meditazioa egiten genuen eta erditzea hasi…
«Erraza izango da hau, pentsatu nuen… inuxentea!»
Baziren egun batzuk hilerokoa jaitsi aurretik sumatzen ditudan sentsazio berdinak sentitzen nituela eta gogoz nengoen baina lasai, banekien laster elkar ikusiko genuela eta. Igande gauean lehenengo aldiz uzkurdurek esnatu ninduten, baina oso arinak, lasai lo…
«Nola diren gauzak, egongela hain polit, hain goxo prestatu, eta ezertarako… komuna nahiago zuela!»
Uxue, bihotza, zein ederra izan zen mundura etorri zinen eguna. Gogoratzen dudan bakoitzean poza, zoriontasuna datozkit burura. Eta dena abuztuak 2an hasi zen, Argentinan oporretan geundela haurdunaldiko test-a egin eta haurtxo bat bidean zetorrela…
«Haran eskuartean zuen Nuriak, eta bere lehen hitzak… ‘Ai txiki’, bigarrenak niretzako… ‘Aitor begira!’ eta handik aurrerakoa hitzetan ezin da adierazi.»
Klik eta argia! Azken egunak luzeak izaten ari dira guretzako, nire bikotea eta bizitza bidaiari fin eta indartsua den Nuria haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetean bete-betean sartuta dago. Haurdunaldiko helmuga ikutu dezakegu, usaindu, sentitu. Eta honela galdetzen…
«Bapatean poltsa hautsi da, alua irekitzen tope, olatuak bata bestearen atzetik… indar basati batek lurrera botarazten nau, lau hankatan jarri naiz, olatu erraldoiak hasi dira… Aupa Lur!! Aupa ni!!»
Igandea urtarrilak 12; kalera atera gara paseotxo bat ematera eta bapatean sekulako mina sentitu dut pelbian ( bidea egiten hasi zara?). Handik gutxira berriro mina, puntzada bat bezala sentitzen dut… Ez, hauek ez dira uzkurdurak….